52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

91E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntzen deialdi honetan gastua handitzea: dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitateek 2026. urtean talde ahulenen gizarte-sustapenaren eta gizarte-inklusioaren arloko proiektuak egin ditzaten. DDBN kodea: 874085.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluaren 3. apartatuan ezartzen denaren arabera, deialdian zehazten ahalko da, salbuespenez, kreditu erabilgarrien barruko gehieneko zenbateko osoaz gain, gehieneko zenbateko osagarri bat, beste deialdirik beharko ez duena dirulaguntzetan aplikatzeko. Aipatu artikuluko 3 a) 2. puntuan adierazten denez, apartatu horretan aipatzen den zenbateko osagarria ezartzea onartzeko modukoa izan dadin, bi baldintza hauek bete beharko dira: zenbateko hori egozten zaien kredituak erabilgarri ez egotea deialdiaren unean, baina erabilgarritasun hori aurreikusirik egotea.; hain zuzen ere, honakoek eragindako kreditu-gehikuntza bat dela-eta: Erabilgarri dagoen aurrekontu-kredituaren zenbatekoa handitu izana kreditua sortu, gehitu edo eranstearen ondorioz edo Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru-lege proiektua izapidetu bitartean onetsi den zuzenketa parlamentario baten ondorioz.

Abenduaren 10eko 1201E/2025 deialdiaren 2. puntuan agintzen da 1.145.479,00 euroko kreditua baimentzea, 901003-91600-4819-231504 (0,7 funtsa. Dirulaguntzak gizarte-bazterketaren arloan eta gutxiengoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat) partidaren kargura. Bestalde, ezarri zen baimendutako gastua 250.000 eurorekin handitzen ahalko dela, dagokion aurrekontu gehikuntzaren bidez.

2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legean jasota dago 901003-91600-4819-231504 (E) partida (0,7 funtsa. Dirulaguntzak gizarte-bazterketaren arloan eta gutxiengoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat). Partida horretara bideratutako zenbatekoa 1.255.479,00 euro da, eta, beraz, deialdian hasieran ezarritako zenbatekoarekiko 110.000 euroko handitzea aplikatuko da.

Abenduaren 10eko 1201E/2025 deialdian jasotzen zenez, sei jarduketa modalitatetan banatzen zen zenbateko osoa, eta kreditu-handitze hau modalitate horietan banatuko da, proportzionalki eta horrek aldatu eta kaltetu gabe modalitate bakoitzean proiektuko eman daitekeen gehieneko zenbatekoa.

Testua honela geldituko da idatzirik:

A modalitatea; orain bideratutako zenbatekoa: 122.236,06 euro.

B modalitatea; orain bideratutako zenbatekoa: 259.054,73 euro.

C modalitatea; orain bideratutako zenbatekoa: 236.957,61 euro.

D modalitatea; orain bideratutako zenbatekoa: 196.880,21 euro.

E modalitatea; orain bideratutako zenbatekoa: 275.031,14 euro.

F modalitatea; orain bideratutako zenbatekoa: 165.319,25 euro.

Hori, osotara, 1.255.479,00 euro da.

Hori dela eta, aintzat hartuta txosten horretan jasotako informazioa eta inguruabarrak, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean jasotakoa ere, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak honako hau proposatzen du:

1. Onestea gastua 110.000 euro handitzea dirulaguntzen deialdi honetan: dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitateek 2026. urtean talde ahulenen gizarte-sustapenaren eta gizarte-inklusioaren arloko proiektuak egin ditzaten.

2. 110.000 euroko gastua gordetzea eta baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko 901003 91600 4819 231504 (PFEZaren %0,7ko funtsa. Dirulaguntzak gizarte-bazterketaren arloan ari diren entitateentzat) partidaren kargura.

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

901003-91600-4819-231504 (E): 0,7 funtsa. Dirulaguntzak gizarte-bazterketaren arloan eta gutxiengoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat.

2026 urte

1.255.479,00 euro

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 9an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2602838