2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Jendaurreko informazioa, 1. poligonoko 436. eta 765. herri-lurzatiak okupatzeari buruzkoa. Akats-zuzenketa
2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an, jendaurreko informazioaren tramiterako iragarki bat argitaratu zen, 1. poligonoko 436. eta 765. herri-lurzatiak okupatzeari buruzkoa.
Argitalpen horretan akatsa atzemanik, ondotik ematen da zuzenketa.
Erakundearen izenean, "Arantza" dioen tokian, "Igantzi" behar du.
Hortaz, testu osoa berriz argitaratzen da, Igantzin.
TESTUA
Igantziko Udalak, 2026ko urtarrilaren 28ko ohiko osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
1.–Hasiera batez onestea 2.250,50 m²-ren okupazioa Igantziko herri-lurreko 1. poligonoko 436 eta 765 lurzatietan, behar diren azpiegiturak egin daitezen Telefónica de España SAUk Igantzitik Arantzara zuntz optikoa eramateko.
2.–Okupazioa arautuko duen agiri arautzailea onestea.
3.–Hasierako onespenaren erabakia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunez, herritarrek eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
4.–Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari igorriko zaio, hala badagokio, okupazioa baimendu dadin Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Igantzin, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.
Iragarkiaren kodea: L2602758