2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, lehentasunez birgaitu beharreko area mugatzeko. Hasierako onespena
2026ko otsailaren 6an hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Etxarri Aranazko Udal Planaren determinazio xehatuak aldatzeko. Helburua da lehentasunez birgaitu beharreko area mugatzea.
Sustatzailea: Etxarri Aranazko Udala.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Etxarri Aranatzen, 2026ko otsailaren 20an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2602949