2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Akats zuzenketa, balorazio txostenaren berrikuspen proiektuaren jendaurrean jartzeko iragarkian
2026ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 19an, argitara eman zen balorazio txostenaren berrikuspen proiektuaren jendaurreko informazioaren tramitea. 4. berrikuspena.
Argitalpen horretan akatsa atzemanik, ondotik ematen da zuzenketa.
Honela dioen tokian:
"Donamariako Udalak, 2025eko irailaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Donamariako udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspen proiektua".
Honela behar du:
"Donamariako Udalak, 2025eko irailaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ekitea Donamariako udal-mugarteko balorazio txostenaren berrikuspenari".
Donamarian, 2026ko otsailaren 20an.–Alkate delegatua, Naiara Aizpuru Sagaseta.
Iragarkiaren kodea: L2602801