52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Informazio publikoa, herri-lurrak desafektatzeari buruzkoa, Serralta eta San Gregorio haize-parkeen potentzia handitzeko

Cabanillasko Udalak, 2026ko otsailaren 12ko ohiko bilkuran, hasiera batez eta aho batez onetsi zuen herri-lur batzuk desafektatzea, Eólica Cabanillas SLUk haize-sorgailuak ordeztu ditzan Serralta eta San Gregorio parkeetan (Cabanillasko Serralta eta San Gregorio haize-parkeen potentzia handitzea) eta behar diren azpiegiturak ezar ditzan energia ebakuatzeko, hornidurarako, sareak ezartzeko, transformaziorako eta beste batzuetarako, San Gregorio eta Serraltako mugarteetan. Halaber, baldintza-agiri bat onetsi zuen hasiera batez, Eólica Cabanillas SLUk haize-sorgailuak ordeztu ditzan Serralta eta San Gregorio parkeetan (Cabanillasko Serralta eta San Gregorio haize-parkeen potentzia handitzea), eta behar diren azpiegiturak ezar ditzan energia ebakuatzeko, hornidurarako, sareak ezartzeko, transformaziorako eta beste batzuetarako, San Gregorio eta Serraltako mugarteetan. Ukitutako herri-lurzatiak erantsitako baldintza-agirian daude, eta agiri hori ebazpen honen parte da.

Herri-ondasunen erabilera lagatzeko edo kargak ezartzeko desafektazioa egin aurretik, honako hauek bete beharko dira, 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluarekin bat (280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, Nafarroako Toki-entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duena):

a) Hasierako erabakia, Udalaren Osoko Bilkurak edo toki-erakundearen gobernu- eta administraziorako-organo gorenak gehiengo osoz hartua.

b) Erabakia jendaurrean jartzea hilabetez entitatearen iragarki-taulan, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, epe horren barnean alegazioak eta erreklamazioak egin ahal izan daitezen.

c) Behar izanez gero, alegazio edo erreklamazioei buruzko ebazpena ematea eta a) apartatuak aipatzen duen organoak behin betiko erabakia hartzea, hartan adierazten den gehiengo berberaz. Hasierako erabakia behin betikoa izanen da alegazio edo erreklamaziorik egiten ez bada.

d) Herri-ondasunen arloko eskumenak dituen Foru Komunitateko Administrazioaren departamentura honako hau igortzea: aurreko apartatuetan aipatutakoa betetzen dela egiaztatzen duten agiriak, finkaren identifikaziorako beharrezkoak diren agiriak, eta erabilera lagatzea edo kargak ezartzea arautuko duen administrazio-klausulen agiria.

e) Nafarroako Gobernuak foru-dekretu bidez onestea.

Nafarroako Gobernuak 2025eko apirilaren 30ean hartutako erabakiaren bidez, foru-intereseko inbertsio deklaratu ziren Caparroso, Serralta, San Gregorio eta La Bandera haize-parkeen potentzia handitzeko proiektuak, Grupo Empresarial Enhol SLrenak, Caparroson, Cabanillasen, Fustiñanan eta Errege Bardean. Hori dela eta, epeak ezarritako epeen erdira murrizten dira.

Espedientea jendaurrean jarriko da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten, hala nahi badute.

Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, edo halakoak ebatzi eta gero, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.

Espedientea Udalaren idazkaritzan eta gardentasun-atarian dago, interesdunen eskura.

Cabanillasen, 2026ko otsailaren 20an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2602833