52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Kudeaketa-esleipena egitea Burlatako Udalari, euskarako teknikarien kontratazio-zerrenda bat sortzeko

Berriozarko Udalak, 2026ko urtarrilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen aho batez. Hona hemen haren testua:

Lehena.–Hitzarmen bat onestea Berriozarko Udalak Burlatako Udalari egindako kudeaketa-esleipena gauzatzeko. Esleipen horren bidez, euskara-teknikariaren eginkizunak betetzeko izangaiak hautatzeko probetarako deialdia eginen da, eta, orobat, deialditik datorren zerrenda kudeatuko da, erakunde sinatzaileek teknikariok kontrata ditzaten horretarako premia dutenean.

Bigarrena.–Proposamen hau Burlatako Udalari helaraztea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan, eta ahalmena ematea Berriozarko alkate Iker Mariezcurrena Celayari, Udalaren izenean eta hura ordezkatuz hitzarmen hori sinatu dezan, baita hitzarmena gauzatzeko beharrezkoak diren egintza eta izapide guztiak ere.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitakoarekin.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, 2026ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2603068