52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

90E/2026 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita gastua handitzea 2026rako dirulaguntza deialdi honetan: "Dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizarte intereseko programa komunitarioak egin ditzaten langabeentzat." Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko kodea: 874065 urte.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezartzen denaren arabera, deialdian zehazten ahalko da, salbuespenez, kreditu erabilgarrien barruko gehieneko zenbateko osoaz gain, gehieneko zenbateko osagarri bat, beste deialdirik beharko ez duena dirulaguntzetan aplikatzeko. 3 a) 2. puntu horrek berak ezartzen du onartzen ahalko dela apartatu honetan aipatzen den zenbateko gehigarria finkatzea, baldin eta deialdiaren unean erabilgarriak ez badira hura egotzi beharreko kredituak, baina erabilgarri egotea aurreikusten bada aurrekontu-kreditu erabilgarriaren zenbatekoa handitzeagatik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru-legearen proiektua izapidetzean onetsitako kreditu-sorrera, -gehikuntza edo -eranste baten edo parlamentu-zuzenketa baten ondorioz.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren abenduaren 10eko 1202E/2025 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiak 2.078.812,00 euroko kreditua baimentzea agindu zuen 3. puntuan, 2026ko aurrekontuko partida honen kargura: 901003-91600-4819-231612: 0,7 funtsa. Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako dirulaguntzak, entitate sozialen bidezkoak. Era berean, baimendutako gastua 250.000 eurorekin handitzen ahalko zela aurreikusi zuen, dagokion aurrekontu-gehikuntzaren bidez. Zenbateko hori erabiltzen ahalko da kreditu gehigarria baimentzen bada Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan adierazten diren egoeretako baten ondorioz. Gastu gehigarriaren igoera baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

Kreditu-eranstea eskatzeko 2026ko urtarrilaren 23an eginiko txostenaren arabera, 2025ean 68.996,44 euroko saldo irekia geratzen zen 901003-91600-4819-231504 partidan (% 0,7ko funtsa. Dirulaguntzak gizarte-bazterketaren arloan eta gutxiengoak sustatzearen arloan ari diren entitateentzat); era berean, 901003-91600-4819-231612 partidan (%0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako dirulaguntzak, entitate sozialen bidezkoak) 2025ean erabilgarri geratutako saldoa 2026ko partidan kreditua sartzeko erabiltzea aurreikusten zuen, 37.280,96 eurokoa; beraz, partida horren aurrekontuan 106.277,4 euro sartu dira 2026an.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren abenduaren 10eko 1202E/2025 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren arabera, zenbateko osoa bi jarduketa-modalitateren arabera banatuko da, eta kreditu-eranste berri hori proportzionalki banatuko da haien artean, modalitate bakoitzean proiektu bakoitzari eman dakiokeen gehieneko zenbatekoa aldatu edo kaltetu gabe.

Banaketa honela geldituko da:

–A modalitatea, egungo zenbatekoa: 1.481.726,15 euro.

–B modalitatea, egungo zenbatekoa: 703.363,25 euro.

Guztira, 2.185.089,4 euro.

Horrenbestez, adierazitako informazioa eta inguruabarrak kontuan harturik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleituta ditudan eskudantziak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea 106.277,4 euroko gastu-gehikuntza 2026. urterako dirulaguntza deialdi honetan: "Dirulaguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizarte intereseko programa komunitarioak egin ditzaten langabeentzat."

2. 106.277,4 euroko gastu-kreditua erreserbatzea eta baimentzea, 2026ko gastu aurrekontuko 901003-91600-4819-231612 aurrekontu-partidaren kargura (%0,7ko funtsa. Gizarte intereseko enplegu programa komunitarioetarako dirulaguntzak, entitate sozialen bidezkoak).

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko otsailaren 9an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2602840