2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizioa, lantokiko monitorearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratazioaren bidez
Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakariak, 2026ko otsailaren 27ko 2026-0008 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, izangaien zerrenda bat egin dadin hautaproben bidez, oposizioaren bitartez, lantokiko monitorearen lanpostua betetzeko Enplegu Sozial Babestuaren Programan, aldi baterako kontratazioaren bitartez, horrela erantzuteko Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean sortzen diren premiei.
Eskabideak Mankomunitatearen webguneko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke (https://www.serviciosocialbase.es/portal/seccion.aspx?n=157), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2026ko martxoaren 24ko 14:00ak arte.
Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan (Azkoiengo Corte kalea 13, behea), 09:00etatik 13:00etara, bai eta Udalaren webguneko iragarki-taulan ere, esteka honetan: https://mssbzonaperalta.sedelectronica.es/board.
Azkoienen, 2026ko otsailaren 27an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2603273