2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026rako lan publikoaren eskaintza
San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buru José Luis Alcalde Echarrik 2026ko otsailaren 20an emandako ebazpen baten bidez, erabaki da mankomunitateko 2026rako enplegu publikoaren eskaintza onestea, eta hartan sartzea plantilla organikoko 15. plaza, titularrak erretiro partziala eskatu baitu. Familia-langilearen plaza bat da, eta hautaproben bidez beteko da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin alorrean indarrean dagoen araudia, eta ohartarazten da ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidea).
2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (foru-dekretu horren bidez partez garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokion arloan, 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeari dagokion auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).
San Adrianen, 2026ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2602851