2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Oposizio-lehiaketa, izangaien zerrenda bat eratzeko, administrazio publikoko teknikariaren (giza baliabideak) lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratuarekin
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak 2026ko otsailaren 20an hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen izangaien zerrenda bat eratzeko oposizio-lehiaketa bidez, administrazio publikoko teknikariaren (giza baliabideak) lanpostuan aritzeko, aldi baterako kontratuarekin, sortzen diren beharrei erantzuteko.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).
Zizur Nagusian, 2026ko otsailaren 20an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2602841