2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATARRABIA
Oposizio-lehiaketa, informazioko ofizialaren plaza bat betetzeko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuari atxikia. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Deialdi honen espedientea aztertu da: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko informazioko ofizialaren plaza bat, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuari atxikia. Udalaren Gobernu Batzarrak 2025eko apirilaren 14an egin bilkuran onetsi zituen deialdi horren oinarriak, eta argitara eman ziren 2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19an.
Bukatu da deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea, eta ez da izangairik baztertu.
Deialdiaren 5.1 oinarrian, honako hau ezartzen da: "5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda".
Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, 2026ko otsailaren 20an, 171. Ebazpena eman du. Hona hemen:
1. Onestea deialdian onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda hauek:
Onartuak:
ARIZALETA ARDANAZ JUNE
AROCENA ANDUEZA MARIA VIRGINIA
AYESA ANDUEZA MAIDER
BANDRES NUIN MAITANE
CARASATORRE URRA SAIOA
FERNANDEZ REDIN IZASKUN
GOIENAGA OTAZU LOREA
JABAT TORRES EDURNE
KOCH ELIZEGI ARRAITZ
LARRANUA USUNARIZ NEKANE
LARRINAGA ALVAREZ ASIER
LESAKA ARGÜELLES IZASKUN
LOSADA GARZON, RUTH
MARTINEZ MACUA JOSE RAMON
MARTINEZ MONREAL EIDER
SAGASETA LOPEZ OIHANE
SARASA VIVANCO FERMIN
Baztertuak: inor ez.
2. Oposizioaldiko lehen proba egiteko eguna finkatzea, 2026ko apirilaren 28an izanen baita, 09:30ean, Kultur Etxean (Kale Nagusia 38, Atarrabia).
Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena, behar bezala egiaztatzeko. Deialditik baztertuta geldituko dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez direnak, arrazoia edozein dela ere, eta aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.villava.es/eu/ webgunean argitara dadila agintzea.
Atarrabian, 2026ko otsailaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2602845