2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Oposizioa, pala-gidari ofizialaren plaza bat betetzeko barne-igoera murriztuan (C maila/taldearekin parekatua)
Alkatetzaren otsailaren 13ko 679/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta oinarriak onetsi ziren pala-gidari ofizialaren plaza bat betetzeko oposizio bidez eta barne-igoera murriztuan.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da pala-gidari ofizialaren plaza bat (C maila/taldearekin parekatua) betetzea barne-igoera murriztuan eta oposizio bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez, eta bat etorriz Tuterako Udaleko eta haren erakunde autonomoetako langileen lan-baldintzen gainean indarrean dagoen akordioaren 32. artikuluariekin.
1.2. 2009ko plantilla organikoan, Osoko Bilkuraren uztailaren 3ko erabakiaren bidez onetsi baitzen, doikuntza batzuk egin ziren, NAPIk Tuterako Udaleko lanpostuen balorazioari buruz egin azterlana aplikatzearen ondorioz; hala, lurralde-antolamenduko pala-gidariaren lanpostuaren izena aldatu zen, eta pala-gidari ofiziala deitzen da orain. Halaber, C mailan sartu zen, D mailan egon ordez, goragoko kategoriarekin parekatzeko osagarria aplikatuta, harik eta beharrezko erregulazioak egin arte. Hain zuzen, pala-gidari ofizialaren plaza hori (C maila, plantillako kodea: 0507D02201) da deialdi honen xede.
1.3. Hautaprobak gainditu ondoan aipatu lanpostuan aritzeko izendatzen den izangaia C mailan/taldean egonen da eta plantilla organikoan maila edo talde horretarako ezarritako ordainsariak jasoko ditu.
1.4. Oposizioaldia gainditzen duen izangaiak lortuko du barne-igoera.
1.5. Igoera erdiesten duenak jatorrizko zerbitzuari edo arloari atxikirik jarraituko du; deialdiko maila eta kategoriari eta eskatutako ikasketei egokitutako lan eta eginkizunetan ariko da, eta, maila berriari dagozkion eginkizunez gain, ordura arte egiten zituenak ere beteko ditu.
1.6. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aitzinetik zuen araubide juridikoa, izan hori funtzionarioena edo lan-kontratudunena. Halaber, eskubide pasiboen eta osasun-laguntzaren araubide berari eutsiko dio.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa eta D maila edo taldekoa izatea.
b) Pala-gidariaren plaza bat (D mailakoa) betetzeko izendatua edo kontratatua izatea, Udaleko mendien zerbitzuari atxikia.
c) Ibilgailu astunak gidatzeko baimena edukitzea.
d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne-igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.
e) Bost urteko antzinatasun aitortua frogatzea Nafarroako administrazio publikoetan.
f) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hauetako bat edukitzea: Batxilergo titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
Titulazioaren baldintzaren ordez, kasu honetan (C maila), aukeran egonen da administrazio publikoen zerbitzuan zortzi urteko antzinatasun aitortua izatea frogatzea, 15.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (sede.tudela.es); "Trámites destacados-Empleo Público" atalean sartuta, deialdiari dagokion aipamenean. Aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Azken eguna baliogabea bada, epea luzatu eginen da, hurrengo lehen egun baliodunera arte.
3.2. Eskabideari deialdian eskatzen den titulazioaren egiaztagiria gehituko zaio.
3.3. Eskabideek bat etorri behar dute dagokien ereduarekin. Eredu hori deialdiaren aipamenean egonen da, sede.tudela.es egoitzan, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintza guztiak.
3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Tuterako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzirik, Tuterako Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean.
4.4. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski izanen deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Behin aztertuta izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana, ohartuz gero baldintzaren bat ez dela betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Verónica Gormedino López, Tuterako Udaleko zinegotzia.
Ordezkoa: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.
–Epaimahaikidea: Francisco Domínguez Salvatierra, Tuterako Udaleko nekazaritzako ingeniari teknikoa.
Ordezkoa: José Miguel Ramírez Solchaga, Tuterako Udaleko herri-lanetako ingeniari teknikoa.
–Epaimahaikidea: Juan Carlos Irisarri Samanes, Tuterako Udaleko obretako zaintzailea.
Ordezkoa: Miguel Ángel Hernández Vallés, Tuterako Udaleko obren brigadako arduraduna.
–Epaimahaikidea: Francisco Javier Arriazu Fernández, Tuterako Udaleko langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Ángel Luis Antón Agramonte, Tuterako Udaleko langileen ordezkaria.
–Idazkaria: Manuel Leal Villadangos, Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko erdi-mailako teknikaria.
Ordezkoa: Asunción Galán Hernández, Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko erdi-mailako teknikaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean badaude (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).
5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bertan ez badago gutxienez kideen gehiengo osoa.
5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioa nola eginen den.
6.1. Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako deialdirako hautapen-prozesua egiteko, oposizio-sistema erabiliko da, eta ariketa teoriko-praktiko bakar bat egin beharko da, deialdiaren gai-zerrendako gaiei buruzkoa. 30 galderako sorta bati erantzun beharko zaio idatziz; zenbait erantzun emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrak zigortu eginen dira. Lehen ariketa egiteko, izangaiek 60 minutu izanen dituzte, gehienez.
Ariketan 30 puntu lor daitezke, gehienez, eta bazterturik geldituko dira puntuazio horren erdia, gutxienez, eskuratzen ez duten izangaiak.
Ariketa plika-sistemaren bidez eginen da.
6.2. Dei bakarra eginen da proba egiteko, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala edo horren legezko baliokidea aldean eraman beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
7.–Proba gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Epaimahaiak, ariketa kalifikatutakoan, zerrenda bat argitaratuko du Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" atalean, deialdiaren aipamenean, gainditu duten izangaiak adierazita, guztira lortutako puntuazioaren ordenan.
7.2. Epaimahaiak deialdia egin duen organoari igorriko dio gainditu duen eta deialdiko lanpostuan sartzen den izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, deialdi honen 6. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
8.–Izendapena eta plazaz jabetzea.
8.1. Aurreko oinarrian aipatzen den hautapen-prozedura burutu ondoan, alkateak ebazpen bat emanen du oposizioaldia gainditu duen izangaia izendatzeko, eta hartan zehaztuko du zer mailatan sartzen den. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Izangai izendatuak plazaz jabetu beharko du, edo lan-kontratuaren eranskina formalizatu, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabeteko epean. Norbait plazaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maila berria lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. Motorra. Definizioa. Motak. Ezaugarriak. Diesel motorrak. Kontzeptua. Erregaia. Funtzionamendu-zikloaren deskribapena. Erregulartasuna. Organoak. Mantentze-lanak eta matxurarik ohikoenak.
2. Koipeztatzea. Erabilitako sistemak. Olioaren tenperatura eta presioa. Matxurarik ohikoenak. Koipeztatze-aldiak. Mantentze-lanak eta matxurarik ohikoenak.
3. Gurpilak eta pneumatikoak. Puzte-presioa. Egin beharreko zainketak eta mantentze-lanak. Matxurak.
4. Gidaria: Behaketa, aurrea hartzea. Gidariaren gaitasunetan eragiten duten faktoreak: nekea, loa, tentsioa, tabakoa, alkohola, sendagaiak, estupefazienteak eta substantzia psikotropikoak.
5. Ibilgailuaren edo makinaren segurtasuna. Ibilgailuen eta makinen segurtasun-elementuak. Segurtasun aktiboa. Segurtasun pasiboa.
6. Bide-segurtasuna: bide publikoko obrak edo lan-eremua seinaleztatzea eta balizatzea. Segurtasun-arauak.
7. Zirkulazio-istripua. Istripuetan izan beharreko portaera. Trafiko-segurtasunaren aurkako delituak. Lehen sorospenak. Oinarrizko bizi-euskarria.
8. Lur-mugimenduak. Indusketak, zangak, putzuak, zimenduak. Lur-berdinketak, ezpondak, geruzak eta betegarriak.
9. Etxebizitza motak. Lurraren ezaugarriak. Gogortasuna, kohesioa, harrotzea, trinkotasuna.
10. Hondeamakina eta kargagailuekin eragiketak eta maniobrak egitea. Mantentze-lanak eta doikuntzak.
11. Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea eta langileen eskubideak eta betebeharrak prebentzioaren eta arriskuen arloan. Pala-gidari ofizialaren lanpostuko segurtasun-neurriak. Makinaren inguruan egin beharreko lanak eta lur-mugimenduetako segurtasun-neurri espezifikoak.
Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen legediari jarraikiz, baina egun horren ondoren onesten diren arau aldaketen ekarpenak ere baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.
Tuteran, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2602749