Iragarkia
52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Izangaien zerrenda bat eratzea, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko prestakuntzarako zerbitzu berezietan
Tafallako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 12an egin bilkuran, honako hau erabaki du:
Lehenbizikoa.–Deialdi honen oinarriak onestea: deialdia, hautaproben bidez era daitezen izangaien bi zerrenda, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan (B maila) aritzeko, bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan eta bestea aldi baterako kontratuarekin, erantzun dakien Tafallako Udalean sortzen diren beharrei.
Bigarrena.–Deialdiaren iragarkia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedaturikoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean, eta dagokion espedientean sartzea.
DEIALDIA, ERA DADIN IZANGAIEN ZERRENDA BAT, ENPRESA ZIENTZIETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTUAN (B MAILA) ARITZEKO PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAN, HARTARA ERANTZUN DAKIEN TAFALLAKO UDALEAN SORTZEN DIREN BEHARREI
OINARRIAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da hautaproba bidez eratzea izangaien zerrenda bat, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan (B maila) aritzeko, prestakuntzarako zerbitzu berezietan, erantzun dakien Tafallako Udalean sortzen diren beharrei.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Tafallako Udalaren zerbitzuko langile finkoa izatea eta deialdiko plazen mailakoa edo beheragokoa izatea.
b) Ez egotea borondatezko edo nahitaezko eszedentzian.
c) Arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen arloko gradu tituluaren jabe izatea (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa); enpresa zientzietako diplomadun tituluarena edo horren baliokidetzat hartzen den tituluarena; edo Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Enpresa Zientzietako, edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaren lehenengo hiru ikasturteak gainditu izana, urriaren 10eko 1272/2003 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
2.2. Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatzen diren eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, prestakuntza aldia formalizatu aurretik.
Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
Baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak dirauen bitartean.
3.–Hautapen prozesuaren nondik norakoak.
Deialdietarako arau komunetan xedatutakoarekin bat eginen da hautapen prozesua.
II.–DEIALDIA, HAUTAPROBEN BIDEZ ERA DADIN IZANGAIEN ZERRENDA BAT, ENPRESA ZIENTZIETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTUAN (B MAILA) ARITZEKO ALDI BATERAKO KONTRATUAREKIN, HARTARA ERANTZUN DAKIEN TAFALLAKO UDALEAN SORTZEN DIREN BEHARREI
Honako hauek arautuko dute deialdia:
OINARRIAK
1.–Xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da hautaproba bidez eratzea izangaien zerrenda bat, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan (B maila) aritzeko, aldi baterako kontratuarekin, erantzun dakien Tafallako Udalean sortzen diren beharrei.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hau subsidiarioa izanen da langile finkoen beste edozein zerrendarekiko (dela oraingoa, dela etorkizunean eratzen ahal dena), babes harturik ekainaren 29ko 240/1992 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez partzialki garatu zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua), bere zerbitzuko langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala errazteko.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Deialdian onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Parte har dezakete, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta langile publikoentzat ezarritako nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
c) Arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen arloko gradu tituluaren jabe izatea (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa); enpresa zientzietako diplomadun tituluarena edo horren baliokidetzat hartzen den tituluarena; edo Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Enpresa Zientzietako, edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaren lehenengo hiru ikasturteak gainditu izana, urriaren 10eko 1272/2003 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie izangaiei aplikatuko baldin lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute Europar Batasuneko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide arautuen esparruan.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, galarazten dienik beren estatuko funtzio publikoan sartzea.
2.2. Baldintza horiek guztiak agiri bidez egiaztatu beharko dituzte hautatzen diren eta aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen duten izangaiek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.
Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta kontratazioak dirauen bitartean.
3.–Hautapen prozesuaren nondik norakoak.
Deialdietarako arau komunetan xedatutakoarekin bat eginen da hautapen prozesua.
BI DEIALDIETARAKO ARAUAK
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen babesean eratutako zerrenda indarrean izanen da 4 urteko aldian, onesten denetik, eta luzatzen ahalko da, alkatearen ebazpen bidez.
1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei dagozkien B mailako ordainsariak izanen ditu lanpostuak, bai eta plantilla organikoan eta enpresako hitzarmen kolektiboan soldatarako ezarritako osagarriak ere, une bakoitzean betetzen den lanpostu zehatzerako.
Bete beharreko eginkizunak izanen dira ezarrita daudenak une bakoitzean betetzen den Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuko maila eta kategoriarako.
1.3. Kasu bakoitzean bete nahi den lanpostu zehatzerako ezarritakoa izanen da lanaldia eta lan ordutegia, zerbitzuaren beharren araberakoa betiere, eta noiznahi aldatzen ahalko du organo eskudunak, behar horiei erantzuteko.
1.4. Deia egiterakoan, kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan; horren bidez, hain zuzen, arautzen dira desgaitasunen bat duten pertsonak Nafarroako Administrazio Publikoetan lanean sartzeko xehetasunak. Horretarako, %33ko edo maila handiagoko desgaitasun aitortua dutenek egoera hori frogatu beharko dute, organo eskudunak berariaz emaniko agiriaren kopiaren bidez.
2.–Eskabideak.
2.1. Eskabideak aurkeztu beharko dira Tafallako Udaleko Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehazten duen beste edozer bide erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta egokituko dira I.A eranskinean edo I.B eranskinean jasotako eskabide ereduetara (izangai bakoitzari zer txanda dagokion, edo prestakuntzarako zerbitzu bereziak edo aldi baterako kontratazioa).
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik.
Parte hartzeko eskabidean, interesdunek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
2.2. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren edo horren balio bereko beste agiri baten fotokopia.
Espainiako nazionalitatea ez duten parte-hartzaileek beren identitatea eta nazionalitatea frogatzen dituzten agirien fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, bigarren oinarriko 2.1.a) atalean nazionalitateari eta ahaidetasunari buruz eskatzen diren baldintzena.
b) Tafallako Udalari 18,30 euro ordaindu izanaren frogagiria, lanpostu deialdia izapidetzeko tasagatik.
Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.
Tasa hori ordainduko da diru-sarrera eskudirutan eginez edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES 22 2100 3696 69 2200068626 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–NANa/IFZa.
–Kontzeptua: Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien aldi baterako kontrataziorako zerrenden deialdia.
2.3. %33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik parte hartzen dutenek horren berri eman beharko dute eskaeran; gainera, hura frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora edo baliabide egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean zehaztu zer egokitzapen eskatzen duten.
%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsona horiek bideratuko dira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara, proba egiteko zer egokitzapen behar dituzten zehazteko, denbora eta baliabide aldetik.
2.4. Aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira onartuko deialdian, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan ukatu gabe, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta, legokiekeen erantzukizuna.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
2.5. Eskabideak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdia iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren testu osoa eskuragarri egonen da www.tafalla.es udal-webgunean (https://www.tafalla.es/actualidad/ofertas-de-empleo-publico/). Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Tafallako Udaleko alkateak, ebazpen bidez, onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean (https://www.tafalla.es/actualidad/ofertas-de-empleo-publico/).
5 eguneko epean, argitaratu era biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo, akatsik egin badute, haiek zuzendu.
Ezarritako epean ez bada eskabiderik aurkezten, alkateak, ebazpen bidez, deialdiko lanpostua bete gabe utziko du.
3.2. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, alkateak, ebazpen bidez, onetsiko ditu izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak, eta argitaratuko dira Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean (https://www.tafalla.es/actualidad/ofertas-de-empleo-publico/). Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
Behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan ezarriko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.
Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Kontratazioa egiteko deia egiten zaienean, izangaiek aurkeztu behar dituzten agiriak aztertu, eta, ohartuz gero baldintzaren bat betetzen ez dela denborari edo formari dagokionez, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
4.–Kalifikazio epaimahaia.
4.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Tafallako Udaleko alkatea.
–Ordezkoa: Tafallako Udaleko zinegotzi bat, horretarako eskuordetutakoa.
–Epaimahaikidea: Elena Pérez Burgos, Tafallako Udaleko kontu-hartzailea.
–Ordezkoa: Aitor Laparra Navarro, Corellako Udaleko kontu-hartzailea.
–Epaimahaikidea: Javier Sevilla Subiza, Tafallako Udaleko diruzaina.
–Ordezkoa: Amaya Ayala Mateo, Cintruenigoko Udaleko kontu-hartzailea.
–Epaimahaikidea: Carlos Pellejero Palomo, langileen ordezkaria.
–Ordezkoa: Inmaculada Olcoz Sesma, langileen ordezkaria.
–Epaimahaikide idazkaria: Fátima Moral Escudero, Tafallako Udaleko giza baliabideetako lan-harremanetako graduduna.
–Ordezkoa: Marta Pernaut Ojer, Tafallako Udaleko aholkulari juridikoa.
4.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Tafallako Udalari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla-eta, horren berri emanen da izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
4.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.
4.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
4.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
5.–Oposizioaldia.
5.1. Onartutakoen zerrendarekin batera epaimahaiak zehazten duen egunean hasiko da hautapen prozesua. Deialdi bakarra eginen da. Izangaiak nortasun-agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo agiri baliokidea aldean dutela agertuko dira, eta oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo era horretan nor diren frogatzen ez dutenak.
5.2. Hautapen prozesua proba teoriko-praktiko baten bidez eginen da. Proba horretan, test motako 80 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ebazpen honen II. eranskineko gaiei buruz. Galdera bakoitza erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena.
Proba gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen da. 80 puntuko balorazioa izanen du gehienez ere, eta bazterturik geldituko dira gutxienez 40 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak. Erantzun okerrak ez dira zehatuko.
Kalifikazio epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.
Proba egiteko ezin izanen da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza eta kalkulagailua.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.
5.3. Ariketaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean, enplegu publikoari buruzko atalean (www.tafalla.es/actualidad/ofertas-de-empleo-publico/), eta 3 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia.
6.–Epaimahaiaren proposamena.
6.1. Ariketen balorazioa burututa eta alegazioak ebatzita, halakorik aurkezten bada, parte-hartzaileen artean berdinketarik suertatuz gero, epaimahaiak irizpide hauen arabera jokatuko du:
Berdinketak ebatziko dira kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez. Berdindutako izangai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkera alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, abiapuntu harturik zozketa horretan hautatzen den izangaiaren deiturak eta izena. Emaitzak jakinaraziko dira Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean, enplegu publikoari buruzko atalean (https://www.tafalla.es/actualidad/ofertas-de-empleo-publico/).
6.2. Aurkeztutako alegazioak eta berdinketak ebatzi ondoren, epaimahaiak argitaratuko du Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikari lanpostuan aritzeko aldi baterako kontrataziorako deialdian gainditu dutenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren arabera Tafallako Udalaren iragarki-taulan eta www.tafalla.es webgunean, enplegu publikoari buruzko atalean (https://www.tafalla.es/actualidad/ofertas-de-empleo-publico/).
6.3. Oinarri honetan ezarritako jarduketak bukaturik, epaimahaiak alkateari igorriko dio hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, onets dezan. Horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa ere helaraziko dio.
7.–Izangaien zerrenda eta lanean hasteko deiak.
7.1. Hautapen prozesuaren espediente osoa jaso ondoren, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondotik azaltzen diren zerrendak onetsiko dira aldi baterako kontrataziorako, hautapen prozesuan parte hartu dutenekin:
a) Gainditu duten izangaien zerrenda, hautaprobetan lortutako puntuazio hurrenkeraren araberakoa.
b) Gainditu ez duten baina hautaprobetarako zehaztutako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda. Zerrenda horiek aplikatuko dira baldin zerbitzuaren beharrak direla-eta pertsona bat kontratatu behar bada lanpostua betetzeko eta gainditu dutenen zerrendan ez badago kontratatzen ahal den izangairik.
7.2. Izangaiei prestakuntzarako deia egitean eta, kasua bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa egitean, aintzat hartuko da ekainaren 29ko 240/1992 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez partzialki garatu zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua), bere zerbitzuko langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala errazteko.
7.3. Izangaiei aldi baterako kontratatzeko deia egitean eta, kasua bada, kontratazioa bera egitean, aintzat hartuko da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), bai eta deialdi honen oinarrietan jasotako kudeaketa-arauetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoa ere.
Izangaiei lanerako deia egiten zaienean, aintzat hartuko da, orobat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa, hain zuzen, zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan, non xehetasunak arautzen baitira desgaitasuna duten pertsonek Nafarroako administrazio publikoetan enplegua lortzeko moduaren inguruan. Lanean hasi aurretik, desgaitasuna frogatu dutenen kasuan, dagokion organoari eskatuko zaio haiek une bakoitzean bete beharreko lanpostuarekin bateragarriak direla dioen txostena, lanposturako duten gaitasuna zehazteko.
7.4. Lanerako deia jasotzen dutenek eskatutako baldintzak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, aurkeztu beharko dute deialdi honen 2. oinarrian eskatzen den titulazio akademikoaren kopia edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena edo, kasua bada, eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen titulua lortzeko moduan egon izanaren gaineko ziurtagiria, bai eta aipatu baldintzak betetzen dituztela frogatzeko gainerako agiriak ere.
Eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, alkatearen ebazpen baten bidez. Gainera, galduko dituzte deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak.
Izangaiek aurkezten duten dokumentazioak ez du zertan izan jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua; hortaz, agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira.
Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
8.–Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.
8.1. Deitzea.
Onetsitako zerrendan azaltzen diren izangaiei deitzen ahalko zaie, deialdiaren xedeko lanpostuetan sortzen diren beharren arabera.
Izangaiei dei eginen zaie zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun hurrenkeraren arabera. Aurrekoaz gain, deia egiterakoan, kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan; horren bidez, hain zuzen, desgaitasuna duten pertsonak Nafarroako Administrazio Publikoetan lanean sartzeko xehetasunak arautzen dira. Horretarako, %33ko edo maila handiagoko desgaitasun aitortua dutenek egoera hori frogatu beharko dute, organo eskudunak berariaz emaniko agiri jatorrizkoaren edo kopia konpultsatuaren bidez.
8.2. Dei egiteko arau orokorrak:
1. Deiak egiteko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio hori etengabe eguneratua eduki beharko dute.
2. Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez hiru saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz.
3. Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik. Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da, eta 8.4 apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaio.
4. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.
Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, zerrendan zuten tokiari eutsiko diote.
5. Hiru hilabetekoak edo laburragoak izanen direla aurreikusten den kontratazioetan edo lanpostua premiaz bete behar eta arestian dei egiteko ezarritako bi eguneko epea itxaron ezin denetan, izangaiarekin harremanetan jartzea lortu ondoren lanean berehala hastea onartzen duen lehenengo izangaiari eskainiko zaizkio, bete behar izan gabe oinarri honen 3. atalean ezarritakoa.
6. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie eskainiko beste lanpostu bat betetzeko kontrataziorik, salbu deialdia beste lanpostu bati dagokion beste zerrenda batetik egiten denean.
7. Deietarako lehentasun apartekoa.
Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukitu gabe, izangai bat aldi baterako kontratu baten bidez lanpostu batean aritu bada eta, kontratu hori bukatu eta hurrengo 15 eguneko epearen barruan, lanpostu berbera edo alor bereko beste berdin bat aldi baterako betetzea baimentzen bada, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, betiere dei egiten zaion momentuan baldintza hauek betetzen badira:
a) Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.
b) Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.
8. Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia osatzeko, zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin, kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.
8.3. Deiak, amatasun edo adopzio lizentzien kasuetan.
Amatasun edo adopzio lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barnean aldi baterako kontratu bat sinatzeko deia jasotzen duten izangaiei, kontratua onartzen badute, hura erreserbatuko zaie, lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.
Kontratua onartzen ahalko dute, bakar-bakarrik, baldin eta, kontratuak ustez izanen duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.
Lanpostuan sartuko dira amatasun edo adopzio lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatutakoan.
8.4. Kontratatzeko eskaintzari uko egitea.
8.4.1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten badio, zerrendako azken tokira pasatuko da, frogatu ezean honako egoera hauetakoren batean dagoela; izan ere, kasu horretan, duen postuari eutsiko dio:
a) Uko egitera behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.
b) Lizentzia izatea amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatik, edo aldi baterako ezintasuneko egoeran egotea. Arrazoi horregatik kontratu bati uko egiten diotenak ez dira berriz itzuliko aktibo egotera, harik eta behar bezala frogatzen duten arte ukorako arrazoia bukatu dela.
c) Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz adoptatua. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat iragan arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.
d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adinarengatik, istripuarengatik edo eritasunarengatik. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat iragan arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.
e) Izangaia ezkondu berria izatea edo, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Legea), parekatutako egoeran sartu berria izatea, baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.
f) Desgaitasunen bat behar bezala onartua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.
8.4.2. Aurreko atalean jasotako kasuetan, f) letrakoetan izan ezik, izangaiek zerbitzu emateko moduan daudela jakinarazi beharko dute. Jakinarazpen hori egin bitarte, izangaiak ez dira deitzeko moduan izanen, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko sartuta dauden zerrendatik. a), c) eta d) letretako kasuetan, arrazoi eragile bera bi aldiz baino ezin izanen da erabili ukoa justifikatzeko arrazoi gisa.
8.4.3. 8.4.1 atalean adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek 7 egun naturaleko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean segituko dute.
8.5. Zerrendako azken tokira joatea.
Zerrendako azken tokia hartuko dute izangaiari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik kontratua sinatzen ez duten izangaiek, behin deialdiaren ondoriozko lanpostua onartu ondoren.
8.6. Zerrendetatik baztertzea.
Deia jaso duten izangaiak zerrendatik baztertuko dira, baldin honako egoeraren bat gertatzen bada:
a) Izangaiari kontratua hutsaltzea probaldian dagoen bitartean.
b) Lanpostutik alde egitea.
c) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, alegia, kontratatzen den langileak lanpostuan aritzeko gaitasunik ez izateagatik edo ez egokitzeagatik, baldin horrek badakar errendimendu eskasa izatea, lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazteko moduan.
d) Sinatutako kontratuari uko egitea.
e) Kontratua azkentzea diziplinazko zehapen baten ondorioz.
8.7. Lan-kontratuak.
Deialdiaren xedeko lanpostua betetzeko izangaiei aldi baterako kontratu bat eskainiko zaie, kasuan kasuko beharraren arabera iraunen duena, eta haren araubide juridikoa izanen da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritakoa.
9.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, beronen oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, kalifikazio epaimahaiak emanak ez badira, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Tafallan, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
I.A ERANSKINA.–DEIALDIA, ERA DADIN IZANGAIEN ZERRENDA BAT, ENPRESA ZIENTZIETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTUAN ARITZEKO PRESTAKUNTZARAKO ZERBITZU BEREZIETAN, HARTARA ERANTZUN DAKIEN TAFALLAKO UDALEAN SORTZEN DIREN BEHARREI (TAFALLAKO UDALEKO LANGILE FINKOAK BAKARRIK)
DATU PERTSONALAK:
Deiturak eta izena: | |||||||||
NANa edo agiri baliokidea: | Jaioteguna: | ||||||||
Jaioterria: | ( ) | Nazionalitatea: | |||||||
Egungo helbidea: | |||||||||
Herria: | Posta-kodea: | Probintzia: | |||||||
Telefono finkoa: | Telefono mugikorra: | ||||||||
Helbide elektronikoa: | |||||||||
LANPOSTUAREN DATUAK:
Lanpostua: | |||||
Administrazio-egoera: | Alorra: | Maila: | |||
Zure aurrera azaldu, eta adierazten dut:
–Ez nago desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez naiz administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
–Baditut lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa.
–Baditut deialdian eskatzen diren tituluak eta betetzen ditut bertan eskatzen diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Desgaitasunik edukiz gero (markatu hala badagokio):
Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
Desgaitasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dut, erakunde eskudun batek emana.
ESKATZEN DUDALA onartua izatea baldintzetan zehaztutako hautaprobetan, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrendarako, Tafallako Udalaren zerbitzura. Haren oinarriak ezagutu eta espresuki onartzen ditudala eta eskabideak aurkezteko egunean oinarrietan eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiak (markatu hala badagokio):
Zin egin edo hitzematen dut ez dudala nire estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten didan diziplina zehapenik edo zigor penalik.
Tokia eta data | Sinadura |
TAFALLAKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA.
Bat etorriz abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin (Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Lege Organikoa), Tafallako Udalak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko. Aurkeztutako eskabidearen kudeaketa administratibo hutsa egitea da herritarrek emandako datu pertsonalen bilketaren, tratamenduaren eta lagapenaren helburua. Herritarrek edozein unetan erabiltzen ahal dute datuetan sartzeko eta haiek zuzentzeko eskubidea, jendearentzako arreta bulegoetara joanez (Nafarroa plaza 5. Posta-kodea: 31300, Tafalla. Telefonoa: 948 7018 11).
I.B ERANSKINA.–DEIALDIA, HAUTAPROBEN BIDEZ ERA DADIN IZANGAIEN ZERRENDA BAT, ENPRESA ZIENTZIETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN LANPOSTUAN ARITZEKO ALDI BATERAKO KONTRATUAREKIN, HARTARA ERANTZUN DAKIEN TAFALLAKO UDALEAN SORTZEN DIREN BEHARREI
DATU PERTSONALAK:
Deiturak eta izena: | |||||||||
NANa edo agiri baliokidea: | Jaioteguna: | ||||||||
Jaioterria: | ( ) | Nazionalitatea: | |||||||
Egungo helbidea: | |||||||||
Herria: | Posta-kodea: | Probintzia: | |||||||
Telefono finkoa: | Telefono mugikorra: | ||||||||
Helbide elektronikoa: | |||||||||
Zure aurrera azaldu, eta adierazten dut:
–Ez nago desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez naiz administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.
–Baditut lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa.
–Baditut deialdian eskatzen diren tituluak eta betetzen ditut bertan eskatzen diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Desgaitasunik edukiz gero (markatu hala badagokio):
Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
Desgaitasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dut, erakunde eskudun batek emana.
ESKATZEN DUDALA onartua izatea baldintzetan zehaztutako hautaprobetan, Enpresa Zientzietako erdi mailako teknikarien lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko kontratazio zerrendarako, Tafallako Udalaren zerbitzura. Haren oinarriak ezagutu eta espresuki onartzen ditudala eta eskabideak aurkezteko egunean oinarrietan eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiak (markatu hala badagokio):
Zin egin edo hitzematen dut ez dudala nire estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten didan diziplina zehapenik edo zigor penalik.
Tokia eta data | Sinadura |
TAFALLAKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA.
Bat etorriz abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin (Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Lege Organikoa), Tafallako Udalak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bere datuen isilpeko tratamendua bermatzeko. Aurkeztutako eskabidearen kudeaketa administratibo hutsa egitea da herritarrek emandako datu pertsonalen bilketaren, tratamenduaren eta lagapenaren helburua. Herritarrek noiznahi erabiltzen ahal dute datuetan sartzeko eta haiek zuzentzeko eskubidea, jendearentzako arreta bulegoetara joanez (Nafarroa plaza 5. Posta-kodea: 31300, Tafalla. Telefonoa: 948 7018 11).
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua eta I., II., III. eta IV. tituluak.
2. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.
3. gaia.–280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa, onesten duena Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua.
4. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.
5. gaia.–13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa. Printzipio orokorrak. Tributu arauak. Tributuak: tributu motak, zerga-egitatea, zergapekoak, oinarria, tributu-zorra. Zerga arloko kudeaketa: diru-bilketa.
6. gaia.–177/2001 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua: premiamendu bidezko diru-bilketaren prozedura.
7. gaia.–8/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Toki Inbertsioen Plana arautzen duena.
8. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: I. titulutik IV. titulura.
9. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, onesten duena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina: VI. titulua, I. kapitulua. 1. atala. Udalaren lurzoru ondareak.
10. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: Atariko titulua eta I. titulua (xedapen orokorrak).
11. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.
12. gaia.–887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, onesten duena Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.
13. gaia.–Tafallako Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.
14. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak.
15. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
16. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, garatzen duena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.
17. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitatearen Instrukzio Orokorra onesten duena.
18. gaia.–HAP/2075/2014 Agindua, azaroaren 6koa, irizpideak ezartzen dituena toki entitateek ematen dituzten zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko.
Oharra: arlo guztietako gaietan jarraituko zaio deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunean indarra duen legeriari.
Iragarkiaren kodea: L2602354
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
