52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

2026rako lan publikoaren eskaintza

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko otsailaren 19an hartutako erabakiaren bidez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, ordezte-tasari dagokionez. Honako plaza hauek eskaintzen dira:

Plaza zenbakia: 5-08: Alorra: Herritarren Babesa. Izena: udaltzain agentea. Erregimena: funtzionarioa. Plaza huts kopurua: 1. Sarbidea: oposizioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2026ko otsailaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2602834