52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako (basozaina) plaza bat

Olaztiko Udaleko alkatearen otsailaren 20ko 76/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) plaza bat, funtzionarioen araubidekoa.

Hona hemen deialdiaren,

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) plaza bat betetzea oposizio-lehiaketa bidez, funtzionarioen araubidekoa eta euskararen nahitaezko B1 hizkuntza-eskakizunarekin, Olaztiko Udalean aritzeko. Plaza udal honetako obren zerbitzuari atxikita dago, eta 20.4 zenbakia du plantilla organikoan.

Hizkuntza-eskakizuna Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren baremoaren arabera eskatuko da, edo ofizialki baliokidetzat onartutako beste titulazio bat aurkeztuta, edo izangaiak gainditu beharko du hizkuntza maila egokia duen zehazteko proba bat, betiere bat etorriz azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuaren 23. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez arautzen da euskararen ezagutza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoetan).

1.2. Izendapenak Olaztiko Udaleko funtzionario bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, plazaren jabetza hartzen duenetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da, hala behar badu, eta hartan alta emanen zaio.

1.3. Plazak izanen ditu Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion lansariak. Era berean, plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak jasoko ditu, bai eta hitzarmen kolektiboaren bidez lortzen direnak ere.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat. Lanaldiaren urteko lanordu kopurua izanen da Udaleko funtzionarioentzat ezarritakoa. Halaber, plaza hauetan guardiak egin beharko dira.

1.5. Bete beharreko eginkizunak izanen dira mailari eta kategoriari dagozkionak, barne direla mantentze-lan orokorren berezko jarduerak, hala herrian nola udal instalazioetan. Haien artean, honako hauek egonen dira, aipatze hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

Basolanak:

–Arlo hauetako dirulaguntzak kudeatzen laguntzea: basolanak, abeltzaintzako azpiegiturak eta hondamendi naturalak.

–Mantentze-lanak egitea pista, bide, bidexka eta atsedenguneetan, ur-mozketekin lotutako lanak egitea eta zubiak konpontzea.

–Basogintzako lanak egitea (inausketak, sasi-garbiketak, garbiketak, miaketak, areken garbiketa, zabor-bilketa, sasiak moztea), makineria erabiliz eta ingurune naturala kontserbatuz.

–Baso-azpiegituren arloan beharrezkoak diren jarduketak kontrolatzea eta proposatzea: bideak markatzea, ateratze-bideak, banalerroak pintatzea, baso-pistak mantentzea (pistak, estoldak, ur-irteerak,...).

–Mendiko baso-ustiapenak eta obrak zaintzeko eta haien jarraipena egiteko lanak egitea, eta baso-unaden/-loteen kokapena erakustea.

–Nafarroako Gobernuko basozainei laguntzea bakantzeak markatzen, lantegiak delakoen jarraipena egiten eta herritarrei epaitzak ajdudikatzeko prozesua kudeatzen.

–Udalaren lorategi eta berdeguneak mantentzea eta hobetzea.

"–Honako hauek kontrolatzea: larreak (alanbre-hesien, asken eta putzuen mantentze-lanak, itxiturak, itxitura elektrikoak), azienda, mugak eta aprobetxamenduak. Horretaz gain, ikusiz gero ez dela betetzen Herri-lurretako ordenantza, horren berri ematea Udalari.

–Baratze eta fruta arboletarako herri-lurrak kontrolatzea (hesiak, mantentze-lanak) eta aprobetxamenduen kontrola eta jarraipena egitea. Herri-lurretako ordenantza betetzen ez dela ikusiz gero, horren berri ematea Udalari.

Basogintzako erremintak eta makinak, oro har, eta Udalak dituen ibilgailuak erabiltzea eta horiek mantentzea, horretarako jarraikiz jarraibide teknikoei.

–Ingurune naturalaren eta jabetza naturalaren aurka egindako arau-hausteak hautematea, eta legeria betearaztea, bere erantzukizunaren esparruan.

–Komunikazio-parteak idaztea, jazotako gorabeherak zehaztuta, eta, behar denean, horiek konpontzen laguntzea, horretarako identifikatuz gorabeheren sorburua; hori guztia, bere eskumen-esparruaren eta autonomiaren barnean.

–Zereginak eta gorabeherak egunero erregistratzea eta iradokizunak aurkeztea aldizkako txostenak eta urteko memoria egiteko. Urteko txostena idaztea udalerriko egoera orokorrari buruz (herri-lurrak, mendia, pistak, bideak, itxiturak eta abar).

–Olaztiko Udalak eskatzen dion guztian laguntzea.

–Mendiarekin, naturaguneekin eta abarrekin lotutako legeria ezagutzea eta egunean edukitzea arlo horri buruzko ezagutza eta makinei buruzkoa. Orobat, arlo horretako berritasunak ezagutzea.

Zerbitzu anitzetako lanak:

–Udal bulego, instalazio eta biltegietako igeltserotza lanak, oro har, eta horien mantentze-lanak; bai eta elektrizitateko eta iturgintzako lanak, oro har, eta pinturari eta zurgintzari lotutakoak.

–Instalatzea eta mantentzea hiri-altzariak: zutoinak, seinaleak, kale-argiak, bankuak, iturriak eta abar.

–Garraiatzea eta paratzea altzariak eta tresnak, muntatzea eta desmuntatzea karpa, agertokiak, hesiak eta gainerako tresnak, jai eta ekitaldi publikoetan.

–Lorezaintza lanak: zuhaitzak, heskaiak eta landareak landatzea, eta horien ongarritzea eta tratamendu fitosanitarioa egitea, zuhaitzak eta zuhaixkak inaustea, lorategiak atontzea, belarra moztea eta ureztatze azpiegiturak programatzea eta mantentzea.

–Garbiketa-lanak: erratza pasatzea, zaborrontziak hustea, sakanak garbitzea, zuhaitzetatik erortzen diren hostoak kentzea, hondakin organikoak eta landare-hondarrak kentzea eta abar.

–Komunikazioak eta deialdiak banatzea, jakinarazpenak entregatzea eta iragarkiak, bandoak eta udal publizitatea paratzea.

–Era guztietako udal zerbitzuak egitea, eta hala alkateak nola eskuordetza duten organoek haren esku uzten dituzten zereginak ere egitea, guztiak ere haren eskumen, maila eta kategoriaren barnean.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

–Mantentzea eta kontserbatzea udal igerilekuak.

–Guardiak egitea, honako zerbitzu hauek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko: hilerria, herriko argia, berokuntza, elurteei eta uholdeei aurre egitea, gorabeheren berri ematea (alarmak, alkatea, zinegotziak, erretiratuen lokala, liburutegia, SOS Nafarroa, poliziak, oro har, eta abar). Guardiak egitea jaietan eta herriko ekitaldietan.

1.6. Halaber, deialdi honen xedea da aldi baterako kontrataziorako zerrenda bat eratzea sartzeko hautapen-prozesuan plazarik eskuratzen ez duten izangaiekin, deialdiaren 12. oinarriari jarraikiz.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozesu hau gauzatuko da honako araudian xedatutakoaren arabera: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; apirilaren 2ko 7/1985 Legea, zeinaren bidez arautzen baitira Toki Araubidearen Oinarriak, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera.

Parte hartzen ahal dute, era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez gainditzea.

c) Batxilergoko titulua izatea, edo Lanbide Heziketako bigarren mailako titulua edo lanpostuarekin (basogintzako lanak) zerikusia duen beste titulu baliokide bat. Azken horretan, baliokidetasun hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, erakunde eskudunak emana, edo, bestela, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria. Atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioaren frogagiria.

d) Behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea bete beharreko eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea, ez eta diziplinaz kaleratua ere.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko deklarazioa edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik, beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

f) B motako gidabaimena edukitzea.

g) Eskatutako euskara maila egiaztatzea. Hori frogatzeko, aurkeztu beharko da B-1 titulua, jarraikiz gaur egun Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean indarrean den baremoari, bai eta NAPIn (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua) indarrean den baremoari ere, edo maila horretako beste tituluren bat aurkeztu beharko da, ofizialki baliokidetzat aitortutakoa.

Orobat, izangaiak berariazko proba bat eginez frogatzen ahal du baduela maila hori. Horren bidez frogatuko du baduela nahikoa hizkuntza maila (deialdi honen 1.1 oinarrian adierazia). Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginen du proba hori, edo Nafarroako Gobernuan arlo honetan eskumena duen erakunde eskudunak.

Baldintza horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte lanpostua eskuratzen duen izangaiek, deialdi honen bederatzigarren oinarriak xedatzen duen moduan eta epean. Hori guztia bete beharko da, gainera, eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eta hautapen prozesu osoan, izendapen eguna arte bete ere.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira; horrez gain, dagokien erantzukizuna egozten ahalko zaie, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.

4.–Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Olaztiko Udalaren erregistro orokorrean (Garcia Ximenez plaza 1, Olazti) 09:00etatik 14:00etara, Olaztiko Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.olazti.es), edo, bertzela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Betiere, laugarren oinarrian adierazitako epean aurkeztu beharko dira.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik. Horrez gain, frogagiria bidali beharko da helbide elektroniko honetara: olazti@olazti.com. Baldintza horiek betetzen ez badira, ez da eskabidea onartuko.

Eskabideak izanen dira I. eranskineko ereduaren araberakoak.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

b) Eskatzen den titulazioaren fotokopia, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako hura erdiesteko moduan egotea ziurtatzen duen agiriarena.

c) B motako gidabaimenaren fotokopia.

d) Izangaiak lehiaketaldian aurkezten dituen merezimenduen zerrenda. (IV. eranskina) Ez dira kontuan hartuko eta baloratuko merezimenduak, baldin eta alegatu ez badira eskabideak aurkezteko epearen muga-egunerako.

Puntu honetan adierazitako agiriak aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuko. Salbuespena da d) apartatua. Izan ere, d) apartatuan eskatutako agiriak ez aurkezteak ez du ekarriko izangaia deialditik kanpo uztea, baina bai ekarriko du lehiaketaldian puntuazioa eskuratzeko eskubidea galtzea. Aurkeztutako agirietan edo datuetan zehaztasunik eza edo faltsukeria atzemanez gero, erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte eskabidean bertan, horien beharra duten ariketetarako. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

5.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Baldin epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

6.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Olaztiko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. Izangai bazterturik ez bada, alkateak zuzenean onesten ahalko du izangai onartuen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

6.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek –halakorik bada– erreklamazioak egin ditzakete eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik egin badute, idazkia aurkeztuz Olaztiko Udalaren erregistro orokorrean.

6.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta, halakorik egon bada, haiei erantzun ondoren, Olaztiko Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, epeari edo moduari dagokionez, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Kalifikazio-epaimahaia.

7.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Joseba Vizuete Askargorta, Olaztiko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Jose Manuel Armendariz Catalán, Olaztiko Udaleko lehen alkateordea.

–Epaimahaikidea: Carlos Luquin Astiz, Olaztiko Udaleko funtzionarioa.

Ordezkoa: izendatzeke.

–Epaimahaikidea: sindikatu-ordezkaritzaren proposamenez izendatutakoa.

Ordezkoa: sindikatu-ordezkaritzaren proposamenez izendatutakoa.

–Epaimahaikidea: izendatzeke.

Ordezkoa: izendatzeke.

–Epaimahaikide idazkaria: Itziar Perurena Jaurena, Olaztiko Udaleko karrerako funtzionarioa.

–Ordezkoa: Ana Esther Gil Andueza, Olaztiko Udaleko karrerako funtzionarioa.

7.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta Olaztiko Udalari hala jakinarazi, baldin 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak suertatzen badira (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, abstenitzeko eta errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla eta, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

8.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoak eta balorazioa.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudian xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere bi hilabete iragandakoan, oinarri hauetan zehaztu bezala.

Prozesuak bi fase izanen ditu: lehiaketaldia eta oposizioaldia. Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta, ondoren, lehiaketaldia.

Gainerako proben hurrenez hurreneko iragarkiak Udalaren iragarki-tauletan eta web-orrian emanen dira argitara, 48 ordu lehenago.

Epaimahaiak zehaztuko du oposizioko ariketa bakoitzaren gehienezko iraupena, ariketa bakoitza egiterakoan.

8.1. Lehiaketaren nondik norakoa.

Lehiaketaldia hasi baino lehen, bost egun gutxienez emanen dira, interesdunek aurkez ditzaten IV. Eranskinaren bidez alegatutako merezimenduen ziurtagirien fotokopiak. Aurkezten den dokumentazioa jatorrizkoa edo kopia konpultsatua izanen da.

8.1.1 Lehiaketaldia ez da baztertzailea, eta haren helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea. Betiere, merezimenduek zuzeneko lotura izan behar dute deialdiko lanpostuaren berezko egitekoekin. Gehienez ere 30 puntuko balorazioa izanen du, modu honetan banaturik:

a) Laneko eskarmentuagatik, basogintzan, 10 puntu gehienez, III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

b) Prestakuntza arautuagatik, 12 puntu gehienez, III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

c) Euskara jakiteagatik, 2 puntu gehienez, III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

d) Prestakuntza osagarriagatik, 6 puntu gehienez, III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

8.1.2 Epaimahaiak III. eranskineko baremoaren arabera baloratuko du izangaiek alegatutako merezimenduen zerrenda; horiek denak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean (IV. eranskina). Zozketaren emaitzak iragarki-taulan argitaratuko dira.

Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak, noiznahi.

8.2. Oposizioaren nondik norakoa.

Oposizioaldiak jarraian azaltzen diren probak izanen ditu, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira.

Ariketa bakoitzaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, bai Udalaren iragarki-taulan bai probak egin diren tokian, haiek gainditzen dituztenen zerrenda eta lortutako kalifikazioak; halaber, oposizioko hurrengo ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den, gutxienez ere 48 ordu lehenago.

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

8.2.1. Lehenbiziko proban galde-sorta teoriko-praktiko bati erantzun beharko zaio idatziz; deialdi honetako II. eranskinean agertzen den gai-zerrendari buruzkoa izanen da.

Erantzun okerrek puntuak kenduko dituzte, epaimahaiak proba hasi aurretik ezarritako proportzioan. Hasi baino lehen adieraziko du epaimahaiak zenbat denbora izanen duten izangaiek, gehienez, ariketa egiteko.

Ariketa honetan, gehienez, 20 puntu lortzen ahalko dira.

Gutun-azal itxien sistema erabiliko da ariketa horretan. Erantzun orrian ezin izanen da inolaz ere identifikaziorik edo seinalerik idatzi, horrek izangaien anonimotasuna urratuko luke eta. Halakorik idatziz gero, izangaia hautaprobetatik kanpo geratuko da automatikoki. Ariketa zuzendutakoan, kalifikazio-epaimahaiak ikusgai jarriko ditu kalifikazioen zerrenda, bai eta gutun-azal itxiak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua ere, Olaztiko Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan.

8.2.2. Bigarren proba (baztertzailea): Ariketa honetan gehienez ere 50 puntu lortzen ahal dira, eta ariketa bakoitzaren balorazio proportzionala eginen da, alegia, 50 puntu horien eta egin beharreko proba kopuruaren zatidura izanen da; betiere proba guztiak hartuta 20 puntu lortu behar dira gutxienez (eta horietako bakoitzari emandako balioaren %30 gutxienez). Aipatutako 20 puntu horiek lortzen ez dituen izangaia baztertu eginen da.

A) Lehen zatia. Proba praktiko bat edo gehiago eginen dira, basogintzako lanei edo obrei lotuta, hala nola obra txiki edo ertainetako makineria maneiatzea, edota bestelako edozein, betiere deialdi honetako 1. oinarrian aipatzen diren eginkizun edo zerbitzuetakoak. Epaimahaiak zehaztuko du ariketa honetako probak eginen diren egun bakarrean edo gehiagotan, baita zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

B) Bigarren zatia: proba praktiko bat, mendian. Batez ere, honako hauek baloratuko dira: zuhaitzak aizkoraz markatzea, mendiko zuhaitz-espezieak bereiztea eta Olaztiko herri-basoei buruzko ezagutzak, bai eta basogintzari eta abeltzaintzari lotutako beste alderdi batzuk ere.

Proba hori baloratuko dute horretarako izendatutako teknikari eskudunek, eta haien txostena loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

Proba mendian bertan eginen da, eta izangaiei 48 ordu lehenago jakinaraziko zaie posta elektronikoz. Izangaiek Udalak deitzen dituen lekura joan beharko dute beren ibilgailuetan eta adierazitako orduan.

8.2.3. Epaimahaiak ezartzen duen hurrenkeran eginen dira probak eta ariketak.

8.2.4. Euskara probaren nondik norakoa.

Eskabidearekin batera euskararen jakite maila egiaztatu ez eta hori lortzeko proba egin nahi dutela adierazi dutenen artean, eskatutako maila lortzeko proba eginen da. Proba eginen da, hain zuzen, aurreko proba guztiak egin eta gero eta lehiaketaldiaren aurretik. Probak Euskarabidea-Nafarroako Euskara Zerbitzuaren bidez eginen dira. Proben kalifikazioa "gai" edo "ez gai" izanen da. Idatzizko proba bat eta ahozko beste bat egin beharko dira. Erakundeak zehaztuko du zenbat denbora beharko den probak egiteko.

8.3. Fase hauetako proben behin-behineko kalifikazio horien aurka, izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte bost egun balioduneko epean.

9.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

9.1. Izangaien kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak iragarki-taulan jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren ordenan, eta igorriko du puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena.

Berdinketarik gertatuz gero, ebatziko da oposizioaldiko lehen ariketan puntuazio handiagoa lortu dutenen alde. Berdinduta segituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta, azkenik, berdinketak badirau, jendaurreko zozketa eginen da.

9.2. Kalifikazio-epaimahaiak, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Olaztiko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta alkateari izangaien zerrenda igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik eta espediente osoarekin batera, hark ebazpena eman dezan izendapen proposamenari buruz, eta, gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Probak gainditu dituzten gainerako izangaiak sartuko dira Olaztiko Udalaren kontratazioetarako zerrenda batean, lortutako puntuazioaren arabera. Zerrenda hori erabiliko da kontratazioak egiteko, Udalak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren beharrei erantzuteko, deialdi honen 1.6 oinarriari jarraikiz. Probak gainditzen dituztenen zerrenda agortzen bada, eta beste zerrenda bat egiteko probetarako deialdia egin arte, proba teorikoa gainditu dutenei egiten ahalko zaie dei, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

10.–Agiriak aurkeztea.

10.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Olaztiko Udalaren erregistro orokorrean:

a) Nortasun agiri nazionalaren (NAN) kopia autentifikatua, edo beste agiri bat, frogatzen dituena izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna.

b) Deialdiko lanpostua betetzeko eskatzen diren tituluak, jatorrizkoak edo kopia autentifikatuak.

c) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, frogagiri bat aurkeztu beharko dute, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioena, balorazio- eta orientazio talde-eskudunek emana.

d) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

e) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) B motako gidabaimenaren kopia autentifikatua.

10.2. Epe horretan interesdunak agiri horiek aurkezten ez baditu, salbu eta behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak indarrik gabe geldituko dira, horrek deusetan galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik izaten ahal duen erantzukizuna.

10.3. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, alkateak hutsunea beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin.

11.–Izendapena eta plazaz jabetzea.

11.1. Alkatetzak, ebazpen baten bidez, Olaztiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu (basozaina) izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

11.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

11.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuan hasteko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako epean lanpostuaz jabetzen ez badira, galduko dituzte Olaztiko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakorik gertatzen bada, jarraikiko zaio 9. oinarrian xedaturikoari.

12.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

12.1. Hautapen-prozesu honetan plaza lortzen ez duten izangaiekin zerrenda bat eginen da, puntuazio-ordenaren araberakoa, aldi baterako kontratazioak egiteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin. Orobat, zerrenda horretan honako hauek sartuko dira, nahiz eta oposizioaldia ez gainditu: oposizioaldiko lehen proban 11 puntu gutxienez eskuratu dituztenak eta ariketa praktikoko proba praktikoetako bi gutxienez gainditu dituztenak, edo horietako bakoitzean puntuazioaren %30 eskuratu dutenak.

12.2. Izangaiak deituko dira "Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak kudeatzeko arauetan" ezarritakoari jarraituz. Arau horiek 2024ko otsailaren 20an onetsi zituen Olaztiko Udalak eta 2024ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, irailaren 5ean.

Izangaiei dei egiten zaienean, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (basozaina) lanpostua aldi baterako betetzeko, kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian. Xedapen horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutik lehena gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenek betetzeko, baldin eta zerrenda horretan badaude eta dagozkien hautaprobak gainditu badituzte, eta frogatzen badute desgaitasuna bateragarria dela dagozkien zeregin eta eginkizunak betetzearekin.

13. Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, argitara emanen da Olaztiko Udalaren web-orrian (http://www.olazti.com/eu/), egoitza elektronikoan (deialdiaren aipamenean) eta erakunde horren iragarki-taulan.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA.–ESKAERA EREDUA

Izen-deiturak: .........................................................................................................................................

NANa: ............................................. Jaioteguna: [urtea/hilabetea/eguna] .........................................

Jaioterria: ..................................................... Nazionalitatea: ............................................................

Egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, solairua): ........................................................................

.................................................................................................................................................................

Posta kodea / herria: ............................. Telefono zenbakiak: .................................................................

Posta elektronikoko helbidea: ..................................................................................................................

AZALTZEN DUT:

–Ez dut karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

–Ez dut indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.

–Ez naute kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik diziplinazko espediente baten bidez, ez eta diziplina bidez kaleratu ere, eta ez nago desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

–Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naiz.

–Baldintza guztiak betetzen ditut, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

–Deialdian eskatutako euskararen ezagutza frogatzeari dagokionez (markatu bidezkoa dena):

  • Eskabide honi gehitzen diot ziurtagiri baten kopia bat, agertzen duena badudala deialdian eskatutako euskararen ezagutza.
  • Eskatzen dut egitea deialdi honetan eskatutako euskararen ezagutza maila frogatzeko proba.

–BADUT desgaitasuna / EZ DUT desgaitasunik, eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dut, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

–Aurkezten dut desgaitasuna frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.

–Eskabideari agiri hauen fotokopiak erantsi dizkiot:

  • Nortasun agiri nazionala.
  • Eskatzen den titulazio akademikoa.
  • B motako gidabaimena.
  • Alegatutako merezimenduak.

.....................................................(e)n, 2026ko .........................................aren ..........(e)(a)n

Sinadura:

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1. gaia.–13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa (1-10 art.).

2. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. II. titulua, Udalerria: 11.etik 28.era arteko artikuluak. V. titulua: Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak, I. kapitulua.

3. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua, I. titulua, I. kapitulua: udalerriak: 1-8 atalak. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea, I. kapitulua: 1 eta 2. atalak. IX. titulua: Nafarroako toki-erakundeen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, aurkaratzea eta kontrola. II. kapitulua, 1 eta 2. atalak.

4. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: I. titulua. II. titulua: I., II., III., IV., VI., VIII. eta IX. kapituluak.

5. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Xedapen orokorrak.

6. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: I., II. eta III. tituluak.

7. gaia.–Olaztiko udalerria: kaleen, parajeen eta ibaien izena eta kokapena; biztanleria eta geografia. Bide nagusiak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak. Udal eraikin nagusien kokapena: udaletxea, Udalaren kirol instalazioak, ikastetxe publikoak, ludoteka, liburutegia, udal biltegia eta abar.

8. gaia.–Laneko arriskuen prebentzioa, arau-esparrua: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak: arrisku motak eta horiek prebenitzea; norbera babesteko ekipamenduak. Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasunaren eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez.

9. gaia.–Oinarrizko elektrizitatea: elektrikariaren oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea (bihurkinak, guraizeak, aliketak...). Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak). Hots egiteko zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Oinarrizko argi-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak –lur-konexiodunak nahiz gabekoak–, lanparak). Argi fluoreszenteko zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdiko argiak). Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

10. gaia.–Oinarrizko mekanika-Metal arotzeria. Mekanikako oinarrizko erremintak (mailuak, bihurkinak, hainbat motatako giltzak, zerrak, eskuko zulagailua eta abar) ezagutu, erabili eta mantentzea. Sarrailagintzako oinarrizko lanak (ate-leihoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak, metalezko altzarien mantentze-lanak). Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

11. gaia.–Iturgintza-Berokuntza. Iturginaren oinarrizko erremintak ezagutu, erabili eta mantentzea. Iturgintzako instalazioen mantentze-lanak (komun-ontziak, txorrotak, zisternak, sifoiak). Berokuntzako instalazioen mantentze-lanak (zirkuituak, betetzea eta airea purgatzea. Erradiadoreak. Galdara-gelak, elementu nagusiak). Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

12. gaia.–Zurgintza. Zurgintzako oinarrizko erremintak (mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoa eta bestelako osagarriak: lixak, lekedak eta abar) ezagutu, erabili eta mantentzea. Zurgintzako oinarrizko eragiketak (ate eta leihoak doitzea). Sarrailak eta sarraila-zilindroak. Pertsianak: motak, mantentze-lanak eta konponketa. Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak.

13. gaia.–Lorezaintza. Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako oinarrizko tresnak (inausteko guraizeak, belarra mozteko makinak, aitzurrak eta abar). Lorategiak mantentzeko oinarrizko eragiketak (aspertsoreak jartzea, erregulatzea, funtzionamenduan jartzea, garbitzea eta abar). Lorategirako produktuak (ongarriak, intsektizidak eta abar) aplikatzeko oinarrizko ezagutzak. 10.–Segurtasun arauak. Konpontze lanetan hartu beharreko arreta-neurriak. Laneko arriskuei aurrea hartzea: Norbera babesteko ekipamendua, arriskuen prebentzioa.

14. gaia.–Soldaduraren ezagutza eta doitze-makineriaren oinarrizko maneiuari buruzko ezagutza.

15. gaia.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Tresnak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Kofratuak eta paretak egitea.

16. gaia.–Oinarrizko argi zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.

17. gaia.–Iturgintzako eta berokuntzako instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, zirkuitua betetzea eta airez purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak.

18. gaia.–Elektrizitateko eta iturgintzako eskemak ulertzea.

19. gaia.–Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.

20. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak zaintzea eta mantentzea: oinarrizko kontzeptuak. Ureztatzea, ongarritzea eta inaustea. Tresnak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lana.

21. gaia.–Mekanika. Udal makinak, ibilgailuak, erremintak eta lanabesak maneiatzea, mantentzea, ikuskatzea eta konpontzea. Biltegia kontrolatzea.

22. gaia.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasiak garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, altueran inausteko plataforma jasotzailea).

23. gaia.–Igerilekuetako mantentze-lanak. Kontzeptu orokorrak. Igerilekuen baldintza higieniko-sanitarioak eta segurtasun baldintzak Nafarroako Foru Komunitatean. 86/2018 Foru Dekretua, urriaren 24koa; 6/2022 Foru Dekretua, otsailaren 9koa; eta 742/2013 Errege Dekretua, abenduaren 27koa.

24. gaia.–Eraikinen eta hiri altzarien mantentze-lanak.

25. gaia.–Behar diren materialak eta erremintak eskuratzea. Antolaketa eta mantentze-lanak.

Oharra: gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediaren arabera.

III. ERANSKINA.–BAREMOA

1.–Laneko eskarmentua (15 puntu gehienez).

a) Eskarmentu orokorra (5 puntu gehienez).

Administrazio publikoetan edo enpresa pribatuetan egindako lanengatik, baldin lanpostuak zerikusia bazuen bete beharreko lanpostuarekin erlazionatutako zerbitzu anitzetako edo antzekoen enplegatuari dagokion lan-arloarekin, puntu 1 urte bakoitzeko.

b) Eskarmentu berariazkoa (10 puntu gehienez):

Administrazio publikoetan edo enpresa pribatuetan egindako lanengatik, honako arlo hauekin lotutako lanpostuetan: makineriaren maneiatzea, igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, soldadura, lorezaintza, mantentze-lanak eta lan fitosanitarioak. Puntu 1 urte bakoitzeko.

Administrazio publikoetan egindako lanen kasuan, haiek emandako ziurtagiri bidez frogatu beharko da merezimendu hori. Enpresa pribatuen kasuan, hasiera- eta amaiera-kontratu ikus-onetsiaren bidez (autonomoen kasuan, lana egin duten kotizazio-epigrafearen frogagiriaren bidez) eta Gizarte Segurantzak emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak frogatzen baititu lan-aldia eta betetako eginkizunak. Urte zatiak proportzioan baloratuko dira. Orobat, lanaldia osoa ez bada, dagokion proportzioan kalkulatuko da.

2.–Prestakuntza arautua (7 puntu gehienez).

Erdi-mailako, goi-mailako edo maila baliokideko Lanbide Heziketako titulazio akademikoengatik, baldin eta lotura badute lanpostuko zereginekin: 5 puntu titulu bakoitzeko.

3.–Euskararen ezagutza (2 puntu gehienez).

B2 maila: 1,6 puntu.

C1 maila: 2 puntu.

Titulazio gorena baino ez da baloratuko.

4.–Prestakuntza osagarria (6 puntu gehienez).

Lanpostuaren eginkizunekin lotutako prestakuntza (makinen erabilera, igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, soldadura, lorezaintza, mantentze-lanak edo fitosanitarioak): Ikastaro guztien orduak batuko dira, eta 0,01 puntu emanen da ikastaroaren ordu bakoitzeko. Gehienez ere, 4 puntu eskuratzen ahalko dira. (Ezinbestekoa izanen da aprobetxamendu-ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagiri horretan, prestakuntzaren xedea eta iraupena zehaztuko dira).

Genero-berdintasunari buruzko prestakuntza ikastaroak egiteagatik, 0,5 puntu emanen dira ikastaro bakoitzeko (ikastaroak 10 ordukoa gutxienez izan behar du); gehienez ere, 1 puntu eskuratzen ahalko da.

C motako gidabaimena edukitzegatik: 1 puntu, gehienez.

Olaztin, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

Iragarkiaren kodea: L2602859