Iragarkia
52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
DONEZTEBE
Oposizio-lehiaketa, haur-hezitzaile izateko lanpostu huts bat bidez betetzeko
Alkatetzaren 2026ko otsailaren 18ko 18. Ebazpenaren bidez, haur-hezitzaile izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta oinarriak onartu ziren. Hona hemen oinarriak:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Doneztebeko Askin Udal Haur Eskolako haur-hezitzaile izateko lanpostu bat, lanaldi erdikoa eta lan-kontratu finkoarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lanpostua C mailakoa da, eta euskaraz jakitea beharrezkoa izanen da.
1.2. Lanpostu hutsa Doneztebeko Udalaren plantilla organikoan (16. zenbakia) ageri da.
1.3. Hautaprobak gainditu ondoren, deialdiko lanpostuak betetzeko izendatzen diren langileak C maila edo taldekoak izanen dira, eta uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan horretarako oro har ezarritako ordainsariak jasoko dituzte, bai eta plantilla organikoan zehazten direnak ere.
1.4. Lana egun erdiz egingo da. Lanaldia eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira beti, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dituzte, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean.
1.5. Deialdi honetako lanpostuak honako hauek ditu aginduzko: euskaraz jakitea (C1), Euskararen Gaitasun Agiria, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratukoa, izatea, erakunde ofizial batek emana, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den beste titulazioren bat.
1.6. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek lan-kontratudun finko bilakatuko dira, Doneztebeko Udaleko langileriaren arloan indarra duten xedapenetan ezarritako eskubide eta betebehar guztiekin.
1.7. Halaber, deialdi honen xedea da sarrerako hautapen prozeduran lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda ere osatzea, 9. oinarrian xedatutakoari jarraiki:
a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Lehenengo ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.
Aldi baterako kontrataziorako sortzen den zerrendak aurrekoak indarrik gabe utziko ditu.
1.7. Hautaprobak gainditu eta deialdiko lanposturako izendatua izan eta Doneztebeko Udalean sartzen den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko da eta bertan alta emanen zaio, araubide horretan aurreikusitako babes ekintzaren pean.
1.8. Lanpostuari dagozkion eginkizunak lanpostuari dagozkionak izanen dira, horietako zenbait III. eranskinean aipatzen direnak.
2.–Betekizunak.
2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta deialdiaren 7.2 atalean aipatzen den agiriak aurkezteko epea amaitzen denetik lanpostuaz jabetu arte:
2.1.1. Izangai guztientzako baldintzak.
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan sartutako estatu bateko nazionalitatea izatea, betiere langileen joan-etorri askea aurreikusten badute.
Honako hauek ere parte hartu ahal izanen dute: espainiarren ezkontideek, Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea dutenek eta aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuko estatuetako nazionalitatea dutenek, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude; bai eta pertsona horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira edo, adin horretatik goitikoak izanik ere, beren kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteta izatea eta derrigorrezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.
c) Haur Hezkuntzako irakaslearen lanbidean jarduteko gaitzen duen graduko unibertsitate-titulua, edo Haur Hezkuntzako espezialitateko irakasle-titulua, edo Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren lanbide-heziketako titulua, edo baliokidea den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da. Araututako lanbideen esparruan, Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean, lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten hautagaiek ez dute baldintza hori bete beharrik izanen.
d) Dagozkion eginkizunak betetzeko beharrezko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitze edo etete-egoeran ez egotea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ez egotea.
f) Euskararen ezagutza egiaztatzea C1 mailan. Horretarako, beharrezkoa izanen da Euskararen Gaitasun Agiria (C1), Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratukoa, erakunde ofizial batek emana, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den beste titulazioren bat izatea.
g) %33ko edo hortik goitiko ezgaitasuna duten izangaiek, denbora eta baliabideen egokitzapena eskatzeko, ondoko agiri hauetako baten kopiaren bidez egiaztatu beharko dute:
–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen duena.
Desgaitasunen bat duten izangaiek, ariketak egiteko behar diren denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen badituzte, eskabidean hala adierazi beharko dute, eta aparteko orri batean adierazi zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
2.1.2. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten postuetan sartzeko baldintza da epai irmo bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta intimitatearen aurkako delituren batengatik, bai eta gizakien salerosketagatik ere.
2.2. Izendapenerako proposatutako izangaiek aurreko baldintzak frogatu beharko dituzte, deialdiaren 7.2 atalean aurreikusitako epean eta moduan, salbu eta, 3. oinarrian ezarritakoaren arabera, eskabidearekin batera egiaztatu beharrekoak direnak.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
3.2. Parte hartu ahal izateko eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 14. artikuluaren 3. apartatuan xedatzen duenaren arabera, "administrazioek haiekin harremana nahitaez bitarteko elektronikoz izan beharra ezarri ahal izango dute zenbait prozeduratarako eta pertsona fisikoen multzo batzuentzat, haien gaitasun ekonomikoagatik, gaitasun teknikoagatik, dedikazio profesionalagatik edo bestelako arrazoiengatik egiaztaturik badago behar diren bitarteko elektronikoetarako irispidea eta eskuragarritasuna badutela".
Halaber, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 19/2024 Foru Legearen 27. artikuluak, Nafarroako administrazio publikoek deitutako hautaketa-prozesuei buruzko xedapenei dagokienez, honako hau ezartzen du: "Nafarroako Administrazio Publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen-prozesuen deialdietan eskabideen eta gainerako dokumentazioaren aurkezpen elektronikoa nahitaezkotzat ezartzeko".
3.3. Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute parte hartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak edozein unetan zuzendu ahal izanen dira, ofizioz edo interesdunak eskatuta.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Behar bezala betetako eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
b) 2.1 oinarriko c) eta f) ataletan eskatutako titulazio akademikoaren eta euskararen gaitasun agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia.
c) Seigarren oinarrian ezarri diren eta lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduen egiaztagiriak.
d) 9. oinarrian ezarritakoa aplikatzeko eta, era berean, denbora eta baliabideen egokitzapena eskatzeko, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten izangaiek hori egiaztatu beharko dute honako agiri hauetako baten kopiaren bidez:
–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, ezintasun iraunkor osoagatik, absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen duena.
Desgaitasunen bat duten izangaiek, ariketak egiteko behar diren denbora eta baliabide egokitzapenak eskatzen badituzte, eskabidean hala adierazi beharko dute, eta aparteko orri batean adierazi zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.
4.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Doneztebeko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Doneztebeko Udalaren web orrian eta egoitza elektronikoan argitaratzeko aginduko du.
4.2. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Doneztebeko Udalaren web orrian eta egoitza elektronikoan argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Doneztebeko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Doneztebeko Udalaren web orrian eta egoitza elektronikoan argitaratzeko aginduko du. Ebazpen berean adieraziko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.
5.–Epaimahaia.
5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
1. Lehendakaria: M.ª Arantzazu Arregui Alberro, Doneztebeko Udaleko alkatea edo hark izendatutakoa.
Ordezkoa: Doneztebeko Udaleko zinegotzia.
2. Epaimahaikidea: Cristina Goñi Etxenike, Baztango Udal Haur Eskolako zuzendaria.
Ordezkoa: Hark izendatutakoa.
3. Epaimahaikidea: Eider Garde Mazkiaran, Arbizuko Udal Haur Eskolako zuzendaria.
Ordezkoa: Hark izendatutakoa.
4. Epaimahaikidea: Maite Urreaga Burguete, Doneztebeko Udaleko langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Hark izendatutakoa.
5. Mahaikide idazkaria: Elvira Saez de Jauregui Urdanoz, Doneztebeko Udaleko idazkaria.
Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Hark izendatutakoa.
Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratu beharko da.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan ez bada.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, beharrezkoa izanen da hura osatzen duten kideen gehiengo osoa bertan egotea.
5.3. Epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenek parte hartzeari uko egin beharko diote Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusten diren abstentzio arrazoiak gertatzen direnean.
Halaber, epaimahaia osatzen dutenak errefusatu ahalko dira inguruabar horiek gertatzen direnean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritako moduan.
Abstenitzeko eta errefusatzeko legezko arrazoiak aplikatzearen ondorioz epaimahaiaren osaketan aldaketarik gertatzen bada, onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera argitaratuko da.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen arazo guztiak.
5.5. Epaimahai kalifikatzailean proba guztietarako edo batzuetarako espezialistak egon daitezke. Horiek epaimahaiari lagunduko diote, baina beren espezialitate teknikoetan baino ez dute jardungo.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu. Hautapen prozedura malgutze aldera, deialdi honetako faseak egiteko hurrenkera oposizioaldia izanen da lehenik, eta hori bukatutakoan, lehiaketa. Oposizioaldia gainditu duten izangaien merezimenduak baizik ez dira baloratuko.
6.1. Oposizio fasea.
Oposizio-fasea 2026ko maiatzetik aurrera hasiko da, betiere deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete iragan badira. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira lehenbiziko ariketa non, noiz eta zein ordutan eginen den.
Hautaketa faseko proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak iragarki-oholean eta udalaren webgunean jarriko ditu ikusgai behin-behineko kalifikazioak, eta bost egun balioduneko epea emanen die izangaiei alegazioak aurkezteko. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira. Horiek ere ikusgai jarriko dira iragarki oholean eta Udalaren web orrian. Halaber, kasuan kasu, gainditu eta bazterturiko izangaiak adieraziko dira, bai eta hurrengo proba non, noiz eta non eginen den ere.
Hautaketa-prozesuan bi proba egin beharko dira, bata teorikoa eta bestea praktikoa, biak ere baztertzaileak, eta elkarrizketa bat ere egin beharko da. Proba horietan, gehienez ere, 70 puntu lor daitezke.
6.1.1. Lehen proba. Teorikoa, euskaraz. Test moduko 80 galdera erantzun beharko dira, gehienez ere. Galdera bakoitzerako lau aukera egonen dira, eta erantzun bakarra izanen da baliozkoa. Ebazpen honen I. eranskinean (1. zati orokorra eta 2. zati espezifikoa) azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira galderak. Erantzun oker bakoitzak ongi erantzundako baten balioaren herena zigortuko du.
Proba hau egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du proba hasi baino lehen.
Lehen proba honetan, gehienez ere, 25 puntu emanen dira.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 12,50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin izanen da testu edo dokumentaziorik kontsultatu, ez eta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bertzelako materialik erabili ere, salbu eta boligrafoa, tinta urdinekoa edo beltzekoa.
6.1.2. Bigarren proba. Teoriko-praktikoa, euskaraz. Epaimahaiak proposatutako kasu praktiko bat edo batzuk garatu eta erantzun beharko dira idatziz. Kasu horiek ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako 2. zati espezifikoan jasotako gaiei buruzkoak izanen dira, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko behar diren ezagutzei buruzkoak.
Proba hau egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du proba hasi baino lehen.
Bigarren proba honetan 35 puntu emanen dira gehienez.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 17,50 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egitean ez da inolako testurik edo dokumentaziorik kontsultatzen utziko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik erabiltzen ere, salbu eta boligrafoa, tinta urdinekoa edo beltzekoa, punta sendokoa.
Bi probak, teorikoa eta teoriko-praktikoa, egun berean eginen dira, bata goizez eta bestea arratsaldez, eta plika sistemaren bidez eginen dira. Arratsaldean bigarren proba egin baino lehen, lehenengo proba zuzenduko da, eta plikak irekiko dira. Lehenengo proba gainditzen duten hautagaiek arratsaldean eginen dute bigarren proba. Lehenengo proba gainditzen ez bada, ez da bigarren proba eginen.
Deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute. Azterketara agertzen ez diren edo arestian aipatutako agirietako baten bidez nortasuna egiaztatzen ez duten izangaiak oposiziotik baztertuko dira.
Hautaprobak egiteko, ezgaitasun aitortua duten eta eskabidean hala eskatzen duten izangaientzat, denbora eta baliabide aldetik egiten ahal diren eta beharrezkoak diren egokitzapenak ezarriko dira.
6.1.3. Hirugarren proba. Elkarrizketa, euskaraz, lanpostuaren berezko eginkizunak garatzeko behar diren ezagutzei buruz.
Hirugarren proba honetan 10 puntu emanen dira gehienez.
Proba hau ez da baztertzailea izanen.
6.2. Lehiaketa fasea.
Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen eta gehienez ere 30 puntu izanen ditu. Izangaiek alegatu eta behar bezala frogatutako merezimenduak baloratuko dira, baremo honen arabera:
a) Antzeko eginkizunetan egindako zerbitzuak (gehienez, 17 puntu):
1.–Kudeaketa publikoa duten titulartasun publikoko ikastetxeetan egindako zerbitzuak: 1,30 puntu urteko, gehienez ere 17 puntu.
2.–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak edo autonomia erkidego guztietako beste kontseilaritza edo hezkuntza departamentu batzuek baimendutako ikastetxeetan egindako zerbitzuak, titulartasun publikokoak edo pribatukoak, kudeaketa pribatukoak: puntu 1 urteko, gehienez ere 17 puntu.
Oharrak:
a) Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako denborari proportzionalki dagokion puntuazioa emanen zaio (gutxienez zenbatu beharreko denbora: hilabete oso bat).
b) Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, dagokion zatia kenduko da.
c) Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.
d) 6.2. puntuko 1. eta 2. atalen batura gehienez 17 puntukoa izanen da.
b) Zerikusia duten prestakuntza ekintzetan parte hartzea (13 puntu gehienez):
1.–Unibertsitateko irakasle-diploma edo gradua, Haur Hezkuntzako espezialitatea. 3 puntu titulazio bakoitzeko, gehienez ere 3 puntu. Ez dira kontuan hartuko deialdira aurkezteko baldintza gisa eskatzen diren titulazioak.
2.–Haur Hezkuntzako 0-3 urte bitarteko erakunde ofizialek antolatutako ikastaroetan parte hartzea, 10 ordu edo gehiagoko iraupenarekin: 0,50 puntu 10 orduko prestakuntza bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu.
Oharrak:
a) Egindako ordu kopurua agertzen ez duten ikastaroak ez dira kontatuko, ezta 10 ikastordutik beherakoak ere.
b) 6.3.1.b) puntuko 1. eta 2. atalen batura gehienez 13 puntukoa izanen da.
Aurreko ataletan alegatu eta frogatutako merezimenduak aurreko puntuan adierazitako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak. Merezimendu horiek agiri bidez alegatu eta frogatuko dira oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten denean. Epaimahaiak ezin izanen du, inola ere, alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik onartu, eta ezin izanen du eman, ezta ere, atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino puntuazio handiagorik.
Ez dira baloratuko deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.
7.–Agiriak aurkeztea.
7.1. 10 egun balioduneko epea emanen da proposatutako izangaiak, izendapena egin aitzin, agiri hauek aurkez ditzan Doneztebeko Udalean:
a) Deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizunetan normaltasunez aritzea eragotziko dion gaixotasunik edo ezintasun fisikorik ez izatearen osasun ziurtagiria,
Izangaiek ezgaitasunen bat alegatu badute, ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria ere aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
b) Zinpeko aitorpena edo aitorpen irmoa, pertsona hori eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez dela izan dioena.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, beren estatuko funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.
c) Zin egitea edo hitz ematea Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.
d) Bizileku eta lan-baimena, Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako herritarrak badira, legez ezarritako kasuetan.
e) Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten postuetan sartzeko baldintza da epai irmo bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta intimitatearen aurkako delituren batengatik, bai eta gizakien salerosketagatik ere. Betekizun hori egiaztatzeko, Sexu Delitugileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautua.
7.2. Adierazitako epearen barruan, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak deuseztatuta geratuko dira; hori, halere, ez da eragozpena izanen eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizunerako.
7.3. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, probak gainditu dituztenen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko da hutsunea, eta aurreko ataletan adierazi bezala jokatuko da harekin.
8.–Izendapena eta lanpostuaren jabetza hartzea.
8.1. Izendapena.
Eskatzen zaizkien agiriak aurkeztu ondoren, Alkatetzaren ebazpenaren bidez puntuaziorik altuena lortu duen izangaia izendatuko da.
Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.2. Lanpostuaz jabetzea.
Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du izendapenaren ebazpenean zehazten den egunean, non eta ez den behar bezala justifikatutako arrazoiengatik.
Ezinbertzeko kasuetan izan ezik, aipatu egunean lanpostuaz jabetzen ez direnek Doneztebeko Udalean sartzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Kasu horretan, deialdiaren 7.3 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan den izangaia Udalean sartzen bada eta lan-kontratuko langile finko bihurtzen bada, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio araubide horretan aurreikusitako babes-ekintzaren pean, non eta ez dauden afiliatuta edo Nafarroako administrazio publikoetako eskubide pasiboen eta osasun eta gizarte-laguntzaren beste araubide batean. Kasu horretan, izendapena egin aurretik araubide horretan mantendu edo afiliatu ahal izanen dira.
Lan-kontratuko langile finkoa izan baina lanpostua benetan bete ez duten izangaiak borondatezko eszedentzian badaude, eta egoera horrek lanpostuaz jabetzen diren egunetik aurrera ondorioak baditu, egun horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak ematen ari direlako, lanpostu hori ere deialdiaren 7.3 atalean xedatutakoaren arabera beteko da.
Aurreko bi zenbakietan ezarritako kasuetan, izendapena egin aurretik egindako bakante-aukeraketa ez da aldatuko, eta funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko plazak.
9.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraiki, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek osatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiekin:
a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Lehenengo ariketan gutxienez 12,50 puntu lortu dituzten izangaien zerrenda.
9.2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta Doneztebeko Udalean kontratatzeko zerrenda. Dagokion hautapen epaimahaiak espedientea igorririk, Doneztebeko Udaleko alkate udalburuaren ebazpen baten bidez, plazarik gabe gelditu direnen eta lehen ariketan gainditu direnen zerrendak onetsiko dira, une horretan indarra duten kudeaketa arauei jarraiki, eta Doneztebeko Udaleko iragarki oholean argitaratuko dira.
Aldi baterako kontratazio-zerrendetako izangaien hurrenkera, plazarik gabe gainditu dutenen kasuan, sarrerako hautaketa-prozesuan lortutako puntuazioak zehaztuko du; gainerako izangaien kasuan, berriz, lehenengo ariketan lortutako puntuazioak (gutxienez 12,50 puntu). Berdinketarik gertatuz gero, berdinketa hausteko deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera ebatziko da.
Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan sartzeak ez du esan nahi interesdunei 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela aitortzen zaienik. Baldintza horiek oinarri honetan ezarritako moduan egiaztatu beharko dira.
Izangaiei dei egiteko eta, hala denean, kontratatzeko, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, 88.b) artikuluan eta ondokoetan ezarritakoa eta indarra duen udal erabaki edo hitzarmenean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritakoa beteko da.
Kontrataziorako deitzen diren izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dute 2. oinarrian eskatutako titulazioaren baldintza betetzen dutela frogatzen duen dokumentazioa, kontratua formalizatzen denean. Horretarako, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dituzte.
Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituztenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituztenek, sartzeko deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, eskabideko faltsutasunagatik izan dezaketen erantzukizunaren kalterik gabe.
Zerrenden indarraldia: sartzeko hurrengo deialdi publikora arte edo indarrean dagoen zerrenda agortu arte.
9.3. Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauten bitartean eta kontratazioak dirauen bitartean bete beharko dira.
9.4. Aldi baterako kontrataziorako deia.
Hautaprobak gainditzen dituzten pertsonak Udalean hutsik geratzen diren lanpostuetan edo sor daitezkeen aldi baterako beharretan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan sartuko dira, puntuazioaren arabera.
Aldi baterako kontratazio-prozesua honako arau hauen arabera kudeatuko da:
9.4.1. Izangaien zerrendak onartzeko irizpide orokorrak.
9.4.1.1. Deialdia egiteko, kontuan hartuko da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarritakoa, desgaitasunen bat duten pertsonek enplegu publikoa lortzeari dagokionez.
9.4.2. Deiak egiteko sistema.
9.4.2.1. Deia egiteko arau orokorrak.
Hautagaiei banan-banan deituko zaie langileak kontratatzeko dituzten beharrizanak betetzeko, dagokion zerrendan hautagaien lehentasun-hurrenkeraren arabera, eta, hala dagokionean, kontuan hartuko dira kasuan kasuko profilak.
Izangaiek, beren lokalizazioa errazte aldera, gutxienez harremanetarako telefono bat eman beharko dute, hargatik eragotzi gabe harremanetarako beste telefono batzuk edo posta elektronikoko beste helbide batzuk ere jakinaraztea, eta informazio hori etengabe eguneraturik eduki beharko dute.
Kontratua eskaintzeko deiak hautagaiak emandako zenbakira eginen dira, zerrendako ordenari jarraituz. Deiaren emaitza jasota geratuko da (interesatzen zaio, ez zaio interesatzen, ez du erantzuten).
Nolanahi ere, banakako deialdiak laster eginen dira, kontratazio-beharra ahalik eta azkarren bete ahal izateko. Kontratua eskaintzen zaion izangai bakoitzari gutxienez hiru aldiz deituko zaio harremanetarako zehaztutako telefonora, bi egunez.
Lehenengo jakinarazpenean hautagaiarekin harremanetan jartzea lortzen ez bada, SMS bat edota informazioa emateko mezu elektroniko bat bidaliko zaio.
Hautagai bat ezin bada atzeman, zerrendako hurrengoarekin edo hurrengoekin kontaktatuko da, eskainitako lanpostua edo lanpostuak bete arte.
Sei hilabeteko epean azaldu ez diren izangaiak ez-erabilgarri gisa agertuko dira zerrendan.
Kontratazioa presakoa baldin bada, hau da, lanpostura gehienez ere 24 orduko epean sartu behar baldin bada, eta hasieran hiru hilabete edo gutxiago iraunen duela aurreikusten bada, libre dagoen lehenengo izangaiari eskainiko zaio, baldin eta, goian aurreikusitakoa bete beharrik izan gabe, harekin harremanetan jartzea lortzen badu eta berehala lanean hastea onartzen badu.
9.4.2.2. Administrazio-araubideko kontratazioa.
Aldi baterako langileak administrazio araubidean kontratatzeko araubide juridikoa Nafarroako administrazio publikoetan administrazio araubideko langileen kontratazioa arautzen duen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan ezarritakoa izanen da. Horretarako, deialdi honetan ezarritako deialdi sistema aplikatuko da Nafarroako administrazio publikoetan administrazio araubideko langileen kontratazioa arautzen duen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren kontra ez dagoen guztian.
9.4.2.3. Araubide orokorraren salbuespenak.
a) Doneztebeko Udalarekin aldi baterako lotura duen pertsonak / indarrean dagoen kontratuari uko egin ahal izanen dio baldin eta beste bat eskaintzen bazaio kontratazioa hobetzeko, betiere dagokion zerrendan agertzen bada eta honako kasu hau gertatzen bada:
–Iraupen laburreko kontratu bat indarrean mantentzen duenean eta iraupen luzeko kontratu bat eskaintzen zaionean (iraupen laburreko kontratu gisa hartuko da 6 hilabeteko edo gutxiagoko iraupena aurreikusten dena; eta iraupen luzeko kontratu gisa, 6 hilabetetik gorako iraupena aurreikusten dena).
b) Izangai batek ordezkapen-kontratu baten bidez lanpostu bat bete duenean, eta kontratua amaitu eta hilabete igaro baino lehen lanpostu hori aldi baterako betetzeko beharra suertatzen bada, kontratua izangai berari eskainiko zaio, baldin eta, deialdi berriaren unean, honako baldintza hauek betetzen badira:
–Izangaia deialdiaren unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea.
–Kontratuari uko egiteagatik kontratua amaitu ez izana.
–Zerrendetatik kanpo uzteko arrazoiren batengatik kontratua amaitu ez izana.
c) Izangai batek lanaldi partzialeko kontratua sinatuta duenean, haur eskolan beste behar bat sortzen bada eta hori betetzeko aukera badago, izangaiari eskainiko zaio, baldin eta kontratazio berriaren ondorioz bere gain hartu behar duen ordutegi osoa bateragarria bada ordura arte esleitua zuenarekin, harik eta lanaldiaren %100 osatu arte. Langile batek baino gehiagok lanaldi partzialeko kontratua badute, une horretan indarrean dagoen aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan betetzen duten lanpostuaren hurrenkera zehatzaren arabera dagokion pertsonari eskainiko zaio.
9.4.2.4. Kontratazio-eskaintzari uko egitea.
Izangairen batek eskainitako lanpostuari uko egiten badio, dagokion zerrendako azken postuan geldituko da, baina zerrendako postuari eutsiko lioke baldin etaondoko kasu hauetako batean dagoela frogatzen badu:
–Amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatiko lizentzia egoeran egotea.
–Aldi baterako ezintasun egoeran egotea.
–Lan-kontratua indarrean izatea.
–6 urtetik beherako seme-alabaren bat zaindu behar izatea. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten diotenek ezin izanen dute berriz ere eskuragarri egon, uko egin dutenetik hilabete igaro arte.
–Odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senide bat zaindu behar izatea, adina, istripua edo gaixotasuna, mendekotasuna direla eta. Arrazoi horrengatik kontratu bati uko egiten diotenek ezin izanen dute berriz ere eskuragarri egon, uko egin dutenetik gutxienez hilabete igaro arte.
–Norberaren ezkontza edo bikote egonkorren berdintasun juridikorako uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera parekatutako egoera, baldin eta eskainitako kontratuaren hasiera-data hura eratu aurreko edo ondorengo hamabost egun naturalen barruan badago.
Kasu horietan, izangaia aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan ez-erabilgarri gisa agertuko da, harik eta izangaiak berak, alegatutako inguruabarra bukatu delako, erabilgarri gisa agertzea eskatzen duen arte. Libre dagoela jakinarazten duen unean, kontratua eskaini zitzaion unean alegatutako egoera betetzen duela egiaztatu beharko du agiri bidez eta modu frogagarrian.
9.4.2.5. Zerrendako azken tokira jaistea.
Zerrendan azken lekuan geldituko dira kasu hauetakoren batean sartzen diren izangaiak:
a) Behin lanpostua deialdiaren arabera onartu ondoren izangaiari egotzi dakiokeen arrazoiren baten ondorioz dagokion kontratua ez sinatzea.
b) Sinatutako kontratuari uko egitea, 9.4.2.4. atalean aurreikusitako kasuetan izan ezik.
9.4.2.6. Zerrendetatik baztertzea.
Deialdia sorrarazi duen zerrendatik baztertuko dira kasu hauetako batean dauden izangaiak:
a) Probaldian kontratua deuseztatu izana, zuzendaritzak emandako txosten arrazoitu baten ondoren.
b) Lanlekutik alde egitea bidezko arrazoirik gabe eta haur eskolako zuzendaritzarekin inolako komunikaziorik izan gabe.
c) Kontratua bertan behera uztea, langileak lanpostuan jarduteko gaitasunik edo egokitasunik ez duelako, lanpostuari esleitutako eginkizunak eraginkortasunez betetzea eragozten dion errendimendu eskasa duelako, edo lanpostuaren beraren izaera aldatu delako, aurrez interesdunari entzun ondoren eta Langileen Batzordeak edo langileen ordezkariak txostena eginda".
Aldian-aldian, Alkatetzaren ebazpen baten bidez, artikulu honetan ezarritako kasuren batean egoteagatik bazterturiko izangaien zerrenda onartuko da. Ebazpen hori udal izenpetzaileen web-orrian eta egoitza elektronikoan argitaratuko da.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera eskumena duen administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin eta epaimahaia izendatu duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.
Hori guztia bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritakoarekin.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izen-abizenak: ...................................................................................................................................
NAN zk.: ............................................................................................................................................
Jaioteguna eta jaioterria: ...................................................................................................................
Helbidea (jakinarazpenak jasotzeko): ...............................................................................................
Telefonoa: ..........................................................................................................................................
Helbide elektronikoa: .........................................................................................................................
Zure aurrean agertu eta adierazten dut:
Doneztebeko Udaleko haur hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo ezintasun fisiko edo psikikorik.
Ez dudala indarrean dauden xedapenetan ezarritako ezintasunik.
Baditudala deialdiko bigarren oinarrian adierazitako titulazio akademikoa eta euskara maila adierazten duen gaitasun-agiria.
Ez naizela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan, eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehenagotik.
Azaldutakoagatik,
Eskabide hau onartu eta, ondorioz, Doneztebeko Udalerako haur hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.
..............................–(e)n, 2026ko ............................................ (a)n
(Eskatzailearen sinadura)
II. ERANSKINA.–GAI ZERRENDA
1. zatia. Orokorra.
1. gaia.–Udal-administrazioa. Udal-organoak: Alkatea eta udalbatza.
2. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: egitura eta edukiaren azterketa.
3. gaia.–Administrazio egintzak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.
4. gaia.–Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak; terminoak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea.
5. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak.
2. zatia. Berariazkoa.
1. gaia.–Haur hezkuntza Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (LOE): Printzipio orokorrak. Helburuak. Antolamendu eta printzipio pedagogikoak. Haur Hezkuntzako irakasleak.
2. gaia.–28/2007 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duena. 61/2022 Foru Dekretua, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
3. gaia.–59/2023 Foru Agindua, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana; honen bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzan ari diren ikasleen ebaluazioa.
4. gaia.–61/2022 Foru Dekretua, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Haur hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena.
5. gaia.–3/2019 Foru Dekretua, urtarrilaren 16koa, Foru Dekretu honen bidez ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitateko haur eskoletan eta unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan elikadurako eta ariketa fisikoko ohitura osasungarriak sustatzeko neurriak.
6. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesgabetasun egoeretan detekzioa, jakinarazpena, balorazioa eta esku-hartzea egiteko prozeduraren II. eskuliburua.
Nafarroako Foru Komunitateko Oinarrizko Osasun Laguntzako Gizarte Zerbitzuek haurrak babesteko egoeretan jarduteko gida:
5. Prozesuak: detekzioa eta jakinarazpena.
6. Ikerketa eta ebaluazio prozesuak.
8. Eranskinak.
–Haurren elkarrizketarako orientabide praktikoak.
–Haurren sexu-abusuaren susmoa.
7. gaia.–Korronte pedagogiko eta psikologiko nagusien eragina haur hezkuntzan. Haurraren kontzeptua korronteen arabera eta horrek hezkuntzan dituen eraginak. Hezkuntza-planteamenduak: ROUSSEAU, PESTALOZZI, FROEBEL, AGAZZI AHIZPAK, MONTESSORI, DECROLY, FREINET, DEWEY, FREUD, ERIKSON, SKINNER, PIAGET, VIGOTSKY, BRUNER, AUSUBEL, PIKLER eta MALAGUZZI.
8. gaia.–Ikastetxearen hezkuntza-proiektua. Proposamen pedagogikoa. Gelako programazioa. Kontzeptua, funtzioak, helburuak eta osatzen dituzten elementuak. Hezkuntza-koherentzia.
9. gaia.–Hezkuntzako esku-hartzearen printzipio pedagogikoak. Ikasgelan lantzeko hainbat metodologia eta proposamen-mota.
10. gaia.–Espazioaren eta giroaren antolamendua. Espazio desberdinak. Materialen antolaketa eta hautaketa. Balio hezitzailea. Hezitzailearen zereginak eta jarrera: REGGIO EMILIA, PIKLER, MONTESSORI.
11. gaia.–Denboraren antolaketa. Denbora antolatzeko faktoreak eta irizpideak. Eguneko une garrantzitsuak. Hezkuntzan esku hartzeko jarraibideak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
12. gaia.–Harrera-aldiaren antolaketa. Hezkuntzan esku hartzeko jarraibideak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
13. gaia.–Jardueraren antolamendua. Hezkuntza-proposamenak. Errutinak eta jokoa. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
14. gaia.–Haur taldeak: Taldekatze eta antolaketa-irizpideak hezkuntza-proposamenetan.
15. gaia.–Hezitzailearen lanbide profila eta eginkizunak. Bikote hezitzailea. Hezkuntza-taldea. Esku hartzeko printzipioak eta haurren hezkuntza-prozesuan esku hartzen duten pertsona guztien arteko harremanetarako jarraibideak. Taldean lan egiteko estrategiak.
16. gaia.–Ebaluazioa. ezaugarriak. Ebaluazio-eremuak. Teknikak. Helburua. Ebaluazioa erregistratzeko eta komunikatzeko tresnak.
17. gaia.–Dokumentazioa haur eskolan. Behaketa-proiektuak. Behaketaren aplikazioa eta edukiak. Behaketa-teknikak: LORIS MALAGUZZI.
18. gaia.–Haurraren garapen osoa. Garapenean parte hartzen duten faktore nagusiak. Esku hartzeko estrategiak. Ondorio praktikoak ikasgelan.
19. gaia.–Zentzumen-garapena haurrengan.
20. gaia.–Garapen psikomotorra haurrengan.
21. gaia.–Psikomotrizitatea hezkuntza estrategia gisa. Ekintza eta elkarrekintza hazkunde-iturri gisa. Hezkuntzako esku-hartzea eta hezitzailearen eginkizuna: AUCOUTURIER, PIKLER, PIAGET, VIGOTSKI, FROBEL.
22. gaia.–Garapen kognitiboa haurrengan. Garapen kognitiboari buruzko teorien oinarrizko kontzeptuak.
23. gaia.–Garapen afektiboa haurrengan. Esparru afektiboa gainerako prozesu eta garapenekin lotzea.
24. gaia.–Lotura afektiboa eta haren ondorioak. Kontzeptua, prestakuntza, motak eta atxikimendu segurua errazten duten faktoreak. Trantsizio-objektuaren garrantzia eta esanahia. Hezitzaileak haurrekin duen harreman dialogikoa. Askatasuna eta mugak: BOWLBY, AINSWORT, PIKLER...
25. gaia.–Garapen soziala. Azalpen teoriak. Haurtzaroko soziabilitatearen bilakaeraren azterketa. Pertsonak ezagutzea, helduekiko eta berdinekiko harremanen bilakaera. Sozializazioa.
26. gaia.–Familia, sozializazioko lehen eragile. Familiekiko harremanak, informazio, komunikazio eta partaidetza-bideak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
27. gaia.–Garapen morala haurrengan. Azalpen teoriak. Balioetan heztea. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
28. gaia.–Hizkuntza garatzea eta eskuratzea. Funtzioak, etapak eta faktoreak. Hizkuntzaren alterazioak. Ahozko ulermena eta adierazpena sustatzen dituen hezkuntza-eskuhartzea.
29. gaia.–Komunikazioa haurrengan. Ezaugarriak eta osagaiak. Helduaren eta haurraren arteko komunikazio-harremana. Hitzezkoa ez den komunikazioaren garrantzia. Hizkuntza-egoeren aniztasuna aztertzea. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
30. gaia.–Hizkuntza logiko-matematikoa haurtzaroan. Gorputz-hizkuntza. Musika-hizkuntza. Ezaugarriak eta garapena. Estrategia metodologikoak, baliabideak eta horietako bakoitza errazten duten proposamenak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
31. gaia.–Hizkuntza plastikoa. Adierazpen plastikoaren ezaugarriak eta garapena haurtzaroan. Metodologia faboragarriak. Errekurtsoak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
32. gaia.–Haur literatura. Ipuinaren balio hezitzailea. Ipuinen ezaugarriak eta motak. Estrategia metodologikoak eta ipuinetik abiatutako jarduerak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
33. gaia.–Sexu-hezkuntza Haur Hezkuntzan. Rol maskulino eta femeninoen eraikuntza. Haurren sexualitatea garapen integralaren baitan kokatzen da. Berdintasuna sustatzeko eta genero-bereizkeria prebenitzeko hezkuntza-estrategiak eta esku-hartzeko jarraibideak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
34. gaia.–Osasunerako hezkuntza. Osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuak. Haurren segurtasunarekin lotutako istripuak eta arriskuak prebenitzea. Lehen laguntzak eta gaixotasunak. Haur hezitzaile/hezitzailea osasun agente gisa. Bizimodu osasungarriak eta eko-sozialki arduratsuak.
35. gaia.–Haurren elikadura. Eboluzioa. Zailtasunak eta alterazioak. Elikadura eta erlazioa. Elikadura eta kultura. Hezkuntza-asmoak. Adin desberdinetan antolatzea eta planifikatzea. Girotzea eta baliabideak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
36. gaia.–Norberaren garbitasuna eta higienea. Higienea eta erlazioa. Higienea eta kultura. Hezkuntza-asmoak. Adin desberdinetan antolatzea eta planifikatzea. Girotzea eta baliabideak. Esfinterren kontrola. Hezkuntza-balioa eta esku-hartzeko jarraibideak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
37. gaia.–Atsedena haurtzaroan. Jarduera-atseden oreka. Haurren atseden erritmoak eta lo-beharrak identifikatzea. Hezkuntza-balioa eta esku-hartzeko jarraibideak. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
38. gaia.–0-3 haur eskola inklusiboa eta konpentsatzailea. Berdintasun, inklusio eta bizikidetza-balioak. Aniztasunaren trataera. Hezkuntza-interakzioaren balioa. Hezitzailearen zeregina eta jarrera.
III. ERANSKINA.–HAUR-HEZITZAILEAREN EGINKIZUNAK
a) Hezitzaileek proposamenak antolatzen, lantzen eta hausnartzen laguntzen dute, baita behaketa eta dokumentazio-prozesuetan eta haur-eskolaren eguneroko kudeaketan ere.
b) Hezitzaileek proiektuak antolatu eta aurrera eramaten dituzte, gogoeta eginez gelako gainerako hezitzaileekin, bereziki, eta, oro har, eskolako gainerako langileekin.
c) Hezitzaileek haurraren garapen integraleko egoerei aurre egiten diete.
–Harreman afektiboak eta harreman sozialei eta inguruneari dagozkienak.
–Higienikoak, elikadurakoak eta atsedenekoak.
–Garapen kognitiboari, adierazpen-garapenari eta heldutasun-uneari dagozkionak.
d) Hezitzaileek, elkarrizketen eta eguneroko harreman formal eta informalen bidez, familiak hartzen eta informatzen dituzte beren seme-alaben hezkuntza-prozesuari buruz.
e) Honako hauek ere hezitzaileen eginkizunak dira:
–Haurren ohituren prozesuak koordinatzea eta aurrera eramatea.
–Adierazpen-tailerren proposamenak eta proiektuak koordinatzea, berritzea eta aurrera eramatea.
–Puntualak izatea.
–Ez izatea ikasleekiko hobespen handiagorik edo txikiagorik.
–Haurren prozesuei laguntza hezitzailea ematea.
–Hezkuntza-proiektua behar bezala gauzatzeko prestakuntzan, jaietan eta beharrezkoak diren proposamen osagarri guztietan parte hartzea.
–Eskolaren kanpo-irudi ona sustatzea.
–Modu proaktiboan parte hartzea koordinazio-bileretan.
–Berrikuntza pedagogikorako proposamenak sortzea.
Donezteben, 2026eko otsailaren 19an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2602777
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
