Iragarkia
52. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 12a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CASTEJÓN
Oposizioa, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko
Castejongo Udaleko alkateak, 2026ko otsailaren 23ko 154. Ebazpenaren bidez, honako hau,
ERABAKI DU:
1. Deialdi honetarako oinarriak onestea: deialdia, arkitekto teknikoaren plaza bat betetzeko, lanaldi erdian eta lan-kontratudun finkoen araubidean.
2. Agintzea oinarri horiek eta eranskinak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio bidez betetzea arkitekto teknikoaren plaza bat, Castejongo Udalaren zerbitzura aritzeko. Halaber, hautapen-prozesua baliatuz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratu nahi da, sortzen diren beharrei erantzuteko.
1.2. Deitzen den plaza hutsak 997 zenbakia du plantilla organikoan.
1.3. Hautaprobak gainditu ondoan, deialdi honetako plaza betetzeko kontratatzen den langilea B mailan edo taldean sartuko da, eta jasoko ditu Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan ezarritako ordainsariak (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) eta Udal honetan aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritako ordainsariak, bai eta udalaren plantilla organikoan ezarritakoak eta aplikatu beharreko araudiaren arabera dagozkienak ere.
1.4. Plaza eskuratzen duen izangaia lan-kontratudun finko bilakatuko da, eta indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Orobat, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaio.
1.5. Lanaldi erdian arituko da. Lanaldi erdiaren araubidea eta ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko dira une oro, eta organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dituzte, beharrezkoa baldin bada.
2.–Eginkizunak.
Castejonen Udalaren ezaugarrien araberako eginkizunak izanen ditu. Zehatz-mehatz ez bada ere, hona hemen horietako batzuk:
2.1. Hirigintzaren arloa.
–Txostenak egitea jarduera-lizentziei buruz, edo eskatzea erantzukizunpeko adierazpenak, honako hauetarako: obra txikiak, era guztietako jarduerak irekitzea, lizentziak (obrak, lehenbiziko erabilera, itxierak, partzelazioak, eraikinak, eraispenak eta kualifikazioa dela-eta dagozkion beste guztiak) eta administrazio-izapideak.
–Egitea txostenak, inspekzioak (ingurumen afekzioak kontrolatzekoak barne), irizpenak, memoria baloratuak, balorazioak, azterlanak, peritazioak, analisiak, eta/edo proposamenak.
–Hirigintza diziplinako txostenak (salaketak eta legezkotasuna berrezartzea eta zehapen-txostenak; betearazpen aginduak, ordezko betearazpenak); ikuskatzea etxebizitzak, merkataritza lokalak, nabe industrialak eta bestelako establezimenduak.
–Egitea hirigintzaren, obren, lorategien eta, oro har, garbiketa-planen arloko txostenak, ikuskapenak, irizpenak, memoria baloratuak, balorazioak, azterketak, analisiak eta proposamenak, lanpostuak eskatzen dituen gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat etorriz.
–Udal Plan Orokorra aplikatzeko ordenantzak mantentzea eta eguneratzea.
–Beste teknikari batzuei laguntzea eta haiekin lan egitea, prestatzeko txostenak, azterlanak, proiektuak, etab., bakoitzak bere eskumenaren barnean.
–Laguntzea, praktikan aplika daitezen ordenantza fiskalen eta hirigintzakoen ondorioz zerga arloan indarrean dauden xedapenak, baldin lotuta badaude bere ezagupen berariazkoekin.
2.2. Arkitekto teknikoaren eskumenak.
–Aholkularitza eta laguntza ematea balorazio teknikoa behar duten kontratazio mahaietan, bai eta Hirigintzako Informazio Batzordean ere, beharrezkoa bada. Baldintza-agiriak egitea.
–Bere eskumenekin ikusteko duten bilera, batzorde eta abarretara joatea eta haietan parte hartzea, bai Udalekoetara bai kanpokoetara, baldin eta gobernu organo eskudunari iruditzen bazaio Udalak bertan egon behar duela.
–Udaleko obra txikietarako memoria teknikoak idaztea, zuzentzea eta ziurtatzea. Udal obren kontrola eta jarraipena egitea. Obren exekuzio faseak berrikustea eta kontrolatzea.
–Segurtasun eta osasun azterlanak eta haien jarraipena egitea Udalaren garrantzi txikiko proiektu eta obretan.
–Modu koordinatuan arituko da udaleko obra lantaldeko arduradunarekin, informazio osoa jasotzeko lantaldeak egiten dituen lanei buruz. Horretarako, plangintza teknikorako eta ekonomikorako tresna informatikoak erabiliko ditu. Orobat, laneko arriskuen prebentziorako araudia betearazten dela zainduko du.
–Aipatutakoez gain, bestelako zereginak betetzea, betiere karguari dagozkion gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat etorririk, eta horiek guztiak aurrera eramateko eginkizun administratiboak eta antzekoak.
3.–Baldintzak.
3.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
3.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.
Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Arkitekto teknikoaren lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen graduko titulu unibertsitarioa edo Arkitektura Teknikoko titulu unibertsitarioa izatea, edo baliokidetzat hartutako beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea. Baliokidetzat hartutako titulu bat aurkeztuz gero, baliokidetza frogatzen duen ziurtagiri bat ere aurkeztu beharko da, erakunde eskudunak emana.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu duten izangaiei.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Ez egotea desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko, eta administrazio publiko baten zerbitzutik kendua ez izatea.
3.1.2. Desgaitasuna dutenendako baldintza espezifikoak:
Desgaitasuna duten izangaiek, 3.1.1 atalean aipatzen diren baldintzak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna eduki beharko dute, ofizialki aitortua.
3.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta plazaren jabetza hartu arte.
4.–Eskabideak, tasak eta dokumentazioa.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Hogei egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak , deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute Castejongo Udalaren erregistro elektronikoan (Udalaren egoitza elektronikoan dago, helbide honetan: sedeelectronica.castejon.com), edo, bestela, erabil dezakete urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako beste erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, ayuntamiento@castejon.com helbide elektronikora igorri beharko da deialdian parte hartzeko eskabidea, eta adierazi beharko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik.
Desgaitasuna izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak aurkez dezake egoki iruditzen zaion dokumentazioa, eskaera aurkeztean, 4.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
4.3. Tasak.
Izangaiek 20 euro ordaindu beharko dituzte hautapen prozeduran parte hartzeko eskubideengatik, espedientea formalizatzeagatik eta azterketa egiteko eskubideagatik.
Tasa hori ordaindu beharko da diru-sarrera eskudirutan eginez edo bankuko transferentzia bidez eginez, kontu zenbaki honetan: ES26 2100 5004 30 0200030159 (La Caixa). Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–NANa/IFZa.
Dagokion tasa ez ordaintzea izangaia hautapen-prozesutik baztertzeko arrazoitzat hartuko da, eta azterketa-eskubideen tasa ordaintzeak ez du ordeztuko, inola ere, eskabidea garaiz eta behar bezala aurkezteko izapidea.
Ez da azterketa-eskubiderik itzuliko baldin izangaia baztertzen bada interesdunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik; esaterako, baldintzak ez betetzeagatik edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkezteagatik.
Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.
4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Parte hartzeko I. eranskineko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Indarreko NANaren edo pasaportearen kopia.
Europar Batasuneko beste estatu kideetako izangaien kasuan, jatorrizko herrialdeko nortasun agiri balioduna, indarrean dagoena, non agertu beharko baita titularraren nazionalitatea, edo pasaportea.
Espainiako herritarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontide direnek, herritar horien ondorengoek eta –zuzenbidez bananduta ez badaude– ezkontidearen ondorengoek, 21 urtetik beherakoak badira, edo hortik gorakoak, baldin haien kontura bizi badira, pasaportea eta Europar Batasunean bizi den baten ahaide izatearen txartela; betiere, ez badira Europar Batasuneko estatu bateko herritarrak (hala izanez gero, aurreko apartatuan azaldutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute).
b) 3.1.1.c) oinarriko baldintza frogatzen duen tituluaren kopia.
c) Parte hartzeko eskubideengatik ordaindutako tasaren egiaztagiria. Tasaren salbuespena aukeratu nahi bada, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria erantsi beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.
d) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute:
–IMSERSOk edo autonomia-erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
5.–Izangaien onarpena.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkatearen ebazpen bidez onetsiko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, zeina argitaratuko baita helbide honetan: sedeelectronica.castejon.com.
5.2. Egun horretatik aurrera, eta hurrengo 10 egun balioduneko epearen barnean, izangai baztertuek aukera izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabideak aurkeztean egindako akatsak zuzentzeko, halakorik bada.
5.3. Ez bada izangairik baztertu, behin betiko ebazpena emanen da, hurrengo oinarrian xedatutakoaren arabera.
5.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du helbide honetan argitaratzeko: sedeelectronica.castejon.com. Ebazpen berean zehaztuko da, halaber, probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Kontratazioa egiteko deia egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertu eta gero, ikusten bada baldintzaren bat ez dela betetzen denborari edo formari dagokionez, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
6.–Kalifikazio epaimahaia.
6.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Noelia Guerra Lafuente, Castejongo Udaleko alkate udalburua.
Ordezko epaimahaiburua: Celia María Rincón Sáenz, Castejongo Udaleko alkateordea.
1. epaimahaikidea: izendatzeke.
Ordezkoa: izendatzeke.
2. epaimahaikidea: arkitekto tekniko bat. Nafarroako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak izendatuko du.
Ordezkoa: arkitekto tekniko bat. Nafarroako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak izendatuko du.
3. epaimahaikidea: Castejongo Udaleko langileen ordezkariek izendatzen dutena.
Ordezkoa: Castejongo Udaleko langileen ordezkariek izendatzen dutena.
Epaimahaikide idazkaria: Cecilio Fernández Azcona, Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: Alberto Fernández Ejea, Monteagudoko, Tulebrasko eta Barillasko Udalen Batasuneko idazkari titularra.
6.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, baldin gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan.
6.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo eskudunari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.
6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
7.–Hautapen-prozesuaren nondik norakoak eta balorazioa. Oposizioa.
7.1. Oposizioa 2026an eginen da. Alkatetzak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta ebazpen horretan zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zein ordutan eginen den.
Epaimahaiak hurrengo probetako deialdiak argitaratuko ditu gutxienez 48 ordu lehenago, dagokion iragarkia paratuta sedeelectronica.castejon.com helbidean eta iragarki-taulan; bertan, proba egitera deitutako izangaien zerrenda emanen du, eta adieraziko du oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.
Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun-agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute.
Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
7.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta galdetuko da deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.
7.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:
7.3.1. Lehenbiziko proba.
Proba teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 60 galderari erantzun beharko zaie idatziz, ebazpen honen II. eranskineko 1. zatian agertzen den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hau egiteko.
Proba honetan 60 puntu lortzen ahal dira gehienez.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.
7.3.2. Bigarren proba.
Teoriko-praktikoa izanen da. Idatziz erantzun beharko dira berrogei galdera, gehienez, deialdi honen II. eranskineko 2. zatian agertzen diren gaiei buruzkoak eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.
Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora izanen den proba hau egiteko.
Bigarren proba honetan gehienez 40 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.
Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.
Proba egiteko ezin da erabili inolako testurik edo dokumentaziorik, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, salbu mutur lodiko bolaluma urdina edo beltza.
7.4. Epaimahaiak sedeelectronica.castejon.com helbidean argitaratuko ditu ariketa bakoitzaren behin-behineko emaitzak, gutun-azal itxien zenbakiekin, eta adieraziko ditu gutun-azalak irekitzeko eguna eta ordua. Gutun-azal itxiak ireki ondoren, bost egun naturaleko epea emanen zaie izangaiei alegazioak edo azterketa berrikusteko eskaerak aurkez ditzaten.
7.5. Test motako ariketari buruzko alegazioei dagokienez, epaimahaiak aztertuko ditu, eta ebatzitzat eta erantzuntzat joko dira aldatutako erantzunen txantiloia argitaratzearekin bat edo, hala badagokio, probaren kalifikaziotik ondorioztatzen den erabakiarekin.
7.6. Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinduta segituz gero, bigarren ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan eta lehenengo ariketakoa, gero, ordena horretan, eta, azkenik, berdinketak badirau, jendaurreko zozketa eginen da.
8.–Epaimahaiaren proposamena.
8.1. Izangaien kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak prozesua gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du sedeelectronica.castejon.com helbidean, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, eta alkateari helaraziko dio hautaketa-prozesuan puntuazio handiena lortu duen pertsona kontratatzeko proposamena.
8.2. Kontratatzeko proposamena argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta sedeelectronica.castejon.com helbidean.
8.3. Epaimahaiak, orobat, proposamen bat helaraziko dio alkateari, jasoko duena hautaprobak gainditu dituzten izangaien zerrenda bat. Zerrenda hori erabiliko da aldi baterako kontratazioetarako, eta urtebeteko indarraldia izanen du (haren indarraldia, gehienez, lau urtez luzatzen ahalko da).
9.–Agiriak aurkeztea. Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.
9.1. Proposatutako izangaiak, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun naturaleko epean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu Castejongo Udaleko Erregistro Orokorrean:
–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.
–Deialdiaren 3.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
–Txosten medikoa, frogatzen duena ez duela eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea.
–Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
–Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Frogagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
9.2. Epe horren barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe legokiokeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
9.3. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, alkateak hutsunea beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin.
9.4. Alkateak Castejongo Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du aurreko apartatuetan ezarritakoa betetzen duen izangaia, eta behar den kontratua sinatuko du, bete dezan arkitekto teknikoaren lanpostua.
9.5. Kontratua sinatzearen eta lanpostuaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatua nomina eta plantillako lan-kontratudun finko bilakatuko da, indarra duten xedapenek Castejongo Udalaren zerbitzuko langile horiendako ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.
9.6. Izendatutako izangaiak 15 egun naturaleko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, kontratua sinatzen duen egunetik hasita, edo 30 egun naturaleko epean izendapenaren egunetik hasita.
Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Castejongo Udaleko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, aurreko apartatuetan ezarritakoari jarraituko zaio.
10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.
10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluari eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, honako zerrenda hauek eratuko dira, hautapen-prozesuan parte hartu bai baina plazarik eskuratu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:
a) Probak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangaien zerrenda.
b) Lehen ariketan probaren gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.
10.2. Alkatetzaren ebazpen bidez onartuko dira bi zerrendak eta zerrenda horiek kudeatzeko arauak.
10.3. Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, jokatuko da jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari; legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.
10.4. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.
10.5. Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.
10.6. Eskatutako agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek (aski justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek galduko dituzte deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak; betiere, galarazi gabe parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna.
10.7. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek ezarritako moduan frogatu beharko dituzte.
10.8. Desgaitasuna dutenei dei egiten zaienean aldi baterako kontratazioetarako, frogatu beharko dute desgaitasuna bateragarria dela kontratuaren bidez beteko duten lanpostuarekin.
11.–Errekurtsoak.
11.1. Deialdiaren, oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.
11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
12.–Datuen babesa.
Datuen tratamenduaren arduraduna: Castejongo Udala.
Helburua: ematen diren datu pertsonalak Udalak egindako hautapen-prozesuan erabiliko dira, udal eskumenak gauzatzeko.
Oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.e artikulua; tratamendua beharrezkoa da, bete dadin eginkizun bat interes publikoaren aldekoa, edo botere publikoak erabiltzeko (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina).
Datuak gordeko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Era berean, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
Datuen hartzaileak: datuak sindikatuei, langileen batzordeei, epaileei eta auzitegiei laga dakizkieke, prozeduran interesa duten pertsonei, indarreko legedia betez, eta argitaratuko dira toki-erakundearen egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Eskubideak: interesdunek eskubidea dute datuak babestearen arloko eskubideak baliatzeko, Udalaren erregistrora edo egoitza elektronikora joz.
Castejonen, 2026ko otsailaren 23an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
I. ERANSKINA.–HAUTAKETA-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1. zatia.–Araudia.
1. 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua, I. kapitulua; 1., 2., 3. eta 4. atalak. IV. titulua, I. eta II. kapituluak. VI. titulua.
2. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. IV. kapitulua. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna. V. kapitulua. Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan. III. titulua. Administrazioen arteko harremanak.
3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. I. titulua: Prozeduran interesdun direnak. II. titulua: Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak. III. titulua: Administrazio-egintzak: Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. IV. titulua. Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak: prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena. V. titulua. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak. VI. titulua. Legegintzako ekimena, eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala.
4. 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. I. titulua: Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. III. titulua: Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. IV. titulua: Toki-erakundeen ondasunak. V. titulua: Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. VI. titulua: Kontratazioa. IX. titulua: Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen aurkaratzea eta kontrola. X. titulua: Eskualdeak.
5. 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. VI. titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
6. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datu-babesaren printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.
7. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (I): Kontratazio publikoaren printzipioak. Lizitatzaileen jardute-gaitasuna eta kaudimena. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak.
8. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (II): Plegu arautzaileak. Adjudikazio prozedurak. Lizitazioen publizitatea. Lizitazio elektronikoa. Adjudikazioa.
9. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (III): Kontratuak exekutatzea: exekuzio printzipioak. Prezioen berrikuspena. Kontratuen aldaketak. Eskumena administrazio kontratuetan. Zortzigarren eta bederatzigarren xedapen gehigarriak.
10. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (IV): Kontratazio mahaia. Kontratua prestatzeko jarduketak. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak. Kontratisten ordainsariak; administrazio publikoen kontratuak azkentzea.
11. 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa (V): Administrazio publikoen kontratuen araubide juridikoa. Obra kontratua. Hornidura kontratua. Zerbitzu kontratua.
12. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Xedea, esparrua eta definizioak. Langileen eta enpresen eskubide eta betebeharrak. Prebentzio zerbitzuak. Langileen kontsulta eta parte-hartzea. Erantzukizunak eta zehapenak.
13. 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza obrei buruzko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.
14. 38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Eraikingintzaren betebehar tekniko eta administratiboak. Eraikingintzaren agenteak. Erantzukizunak eta bermeak. Laugarren xedapen gehigarria. Segurtasun eta osasun koordinatzailea.
15. 32/2006 Legea, urriaren 18koa, Eraikuntza Sektoreko Azpikontratazioa arautzen duena. Legearen xedea eta aplikazio-eremua eta definizioak. Eraikuntza sektoreko azpikontratazioari buruzko arau orokorrak.
16. 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (I). I. titulua: Administrazio Publikoen eskumenak.
17. 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (II). II. titulua: Lurralde eta hirigintza arloko antolamendua.
18. 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (III). III. titulua: Lurzoruaren hirigintza-araubidea.
19. 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (IV). IV. titulua: Planeamenduaren exekuzioa.
20. 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (V). V. titulua: Administrazioaren esku-hartzea lurzoruaren eraikuntzan eta erabileretan, eta hirigintza arloko diziplina.
21. 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretua, uztailaren 26koa, zeinaren bidez onesten baita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina (VI). VI. titulua: Lurzoruaren merkatuan esku hartzeko tresnak.
22. 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak.
23. 26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu Ingurumenean Eragina duten Jarduerak).
24. 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.
25. 10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzkoa.
26. 61/2013 Foru Dekretua, irailaren 18koa, Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituena.
27. 142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxeetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena.
28. Nafarroako toki ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea. I. titulua, III. kapitulua, II. atala, 3. azpiatala, Urbanizazio kuotak. II. titulua. II. kapitulua. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. V. kapitulua. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. VI. kapitulua. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Bosgarren xedapen gehigarria.
29. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea (I): Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. III. kapitulua. Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen balorazioa. IV. kapitulua. Lur-ondasunen Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko prozedurak.
30. 38/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, kirol instalazio eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak arautzen dituena. Xedapen orokorrak: xedea eta esparrua. Kirol instalazioen eta ekipamenduen oinarrizko betebeharrak: kirolguneak, kirol ekipamenduak, mantentze-lanak eta informazioa.
31. 230/2011 Foru Dekretua, urriaren 26koa, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko apartamentu turistikoen antolamenduari buruzko erregelamendua. Xedapen orokorrak. Jardueraren antolamendua. Baldintza tekniko orokorrak. Berariazko baldintza teknikoak.
32. 146/2005 Foru Dekretua, abenduaren 26koa, onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko hotel-establezimenduak antolatzeko erregelamendua. Xedea, hotel-establezimendu motak. Sailkapena, plaka bereizgarria eta publizitatea. Jardueraren antolamendua. Hotel-establezimendu guztien betekizun teknikoak eta baldintzak.
33. 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, onesten duena suteen kontra babesteko instalazioen erregelamendua. Xedapen orokorrak. Suteen kontra babesteko produktuak. Enpresa instalatzaileak eta mantentze-lanetakoak. Instalatzea, zerbitzuan jartzea eta mantentze-lanak egitea. Aldizkako ikuskapenak. I. eranskina. Suteen kontrako ekipamendu eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa.
34. ECO/805/2003 Agindua, martxoaren 27koa, ondasun higiezinak eta eskubide jakin batzuk baloratzeko arauei buruzkoa, zenbait finantza-helburutarako: I. titulua. Xedapen orokorrak. I. kapitulua. Eremua, printzipioak eta definizioak. II. titulua. Tasazioaren balioa nola kalkulatu. 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onesten duena Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina . V. titulua. Balorazioak.
35. Castejongo udal-planeamendua. Araudia.
2. zatia.–Gai teknikoak.
1. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. I. zatia.
2. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Energia aurrezteko oinarrizko agiria (DB-HE).
3. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Zaratatik babesteko oinarrizko agiria (DB-HR).
4. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Osasungarritasunaren oinarrizko agiria (DB-HS).
5. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, altzairua (DB-SE-A). Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, ekintzak eraikuntzan (DB-SE-AE). Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, zimenduak (DB-SE-C). Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, fabrika (DB-SE-F). Egiturazko segurtasunaren oinarrizko agiria, zura (DB-SE-M).
6. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Suteetarako oinarrizko segurtasun agiria (DB-SI).
7. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Erabilerari eta irisgarritasunari buruzko oinarrizko segurtasun agiria (DB-SUA).
8. Urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretua, Hotsari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena soinu-eremuen banaketari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.
9. 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa. Eraikuntza lanetako segurtasuna eta osasuna.
10. 23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, arautzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa.
11. 2267/2004 Errege Dekretua, abenduaren 3koa, onesten duena industria establezimenduetako suteen kontrako segurtasunerako erregelamendua.
12. Uztailaren 23ko TMA/851/2021 Agindua, zeinaren bidez garatzen baita irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko baldintza oinarrizkoen agiri teknikoa, espazio publiko urbanizatuak eskuragarri eta erabilgarri egon daitezen.
13. 390/2021 Errege Dekretua, ekainaren 1ekoa, onesten duena eraikinetako ziurtapen energetikoaren oinarrizko prozedura. Xedapen orokorrak. Eraikinen energia-efizientziaren ziurtapenerako baldintza tekniko eta administratiboak. Energia-efizientziaren etiketa. Xedapen gehigarriak.
14. 4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzkoa: III. titulua. II. kapitulua. Energia-efizientzia eraikuntzan eta kanpoko argiterian.
15. Obra baten antolamendua. Antolaketa motak. Denboraren eta kostuen kontrola. Gantt-en diagramak. Obra egikaritzeko plana. Aurreikuspenak betetzeko probabilitateak.
16. Neurketak eta aurrekontuak. Egikaritze materialaren aurrekontua. Kontrataren aurrekontua. Guztirako aurrekontua.
Iragarkiaren kodea: L2602868
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
