1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
544/2026 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epatzen baitira 15/2026 prozedura arruntean bideratutako demandan interesdun diren pertsona guztiak. Demanda Daniel Sotes Aldama jaunak jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Daniel Sotes Aldama jaunak demanda bat jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 16ko 564E/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, kontseilariak bere gain hartu zuen oposizioa gainditu duten pertsonak puntuazio osoaren hurrenkeran agertzen dituen zerrendaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezagutu eta ebazteko eskumena, eta metatu eta ezetsi ziren Javier Huarte Sobrino jaunak, Daniel Sotes Aldama jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Hain zuzen ere, errekurtso horiek jarri zituen oposizioa gainditu duten pertsonak puntuazio osoaren hurrenkeran agertzen dituen zerrendaren aurka eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 4731/2024 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren foruzain-agente lanpostuan aritzeko).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da interesdunak epatzea aipatu prozeduran ager daitezen.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.
2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura.
Iruñean, 2026ko otsailaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2602874