1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
728/2026 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, aholkulari juridikoen lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 29ko 349/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko aholkulari juridikoen lanpostuaren sei plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 1308/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1813/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2024ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 23koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 180/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko egintzarako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2026ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24koan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, aholkulari juridikoen lanpostuan aritzeko: Itziar San Martín Erice andrea, igoera txandakoa, eta Maite López Martínez de Morentin andrea eta Miguel Panero Vital jauna, txanda irekikoak, haiek baitira, plazetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiak Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian jabetu beharko direla plazaz, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean plazaz jabetzen ez direnek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Bete gabe gelditu dira 11662, 11663 eta 11664 zenbakiak dituzten plaza hutsak.
5. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko martxoaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA |
SAN MARTÍN ERICE, ITZIAR | Igoera | 0010913 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
LÓPEZ MARTÍNEZ DE MORENTIN, MAITE | Irekia | 0000010 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
PANERO VITAL, MIGUEL | Irekia | 0011661 | LEHENDAKARITZA ETA BERDINTASUN DEPARTAMENTUA | LEHENDAKARITZAKO, GOB. IREKIKO ETA PARL. HARREMANETAKO ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA |
Iragarkiaren kodea: F2603623