1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
492/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2943/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozedura baten deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 106 plaza, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 658/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.
Ekainaren 5eko 1921/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Oposizio-lehiaketa bukaturik, kalifikazio epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko plazetan sartzen ahal ziren izangaien aldekoa, eta haien izendapenak eta kontratazioak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3360/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 28ko 205/2025 Ebazpenaren bidez, apirilaren 2ko 2317/2025 Ebazpenaren bidez eta abuztuaren 11ko 2317/2025 Ebazpenaren bidez egin ziren.
Adierazi beharra dago plazak aukeratzeko azkeneko egintzan sei plaza esleitu gabe gelditu zirela.
Azkeneko izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, bi izangaik uko egin diote erreferentziako hautapen prozesuari.
Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, lau izangairi borondatezko eszedentzia eman zaie, plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, zerbitzuak ematen ari zirelako beste lanpostu batean administrazio honetan edo beste batean.
Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko abenduaren 10ean izendapen edo kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non izangaien zerrendan haien atze-atzean agertzen ziren izangaiak sartu baitziren.
Adierazi beharra dago Álvaro Curto Melus jauna, Yolanda López Preciado andrea, Beatriz Morentin Eransus andrea, Erkuden Ilundáin Gorriti andrea, Andrés Blas Fernández Rastrollo jauna eta Aránzazu Sandoval Inchaurrandieta andrea deialditik baztertu egin direla, deialdiaren 2.4 baldintza ez betetzeagatik. Belén Azpiroz Bazterrica andreak eta Ángel Donato Azcona Salcedo jaunak uko egin diote aipatutako hautapen prozesuari, eta bi plaza ezin izan dira esleitu, plaza horiek aukeratzeko eskatzen ziren baldintzak betetzen zituen izangairik ez zegoelako.
Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko:
ORDUÑA GOLDARACENA, MARÍA CRISTINA
LOIZU MAEZTU, PABLO
MARTINCORENA EGÜÉS, ASIER
RODRÍGUEZ VÁZQUEZ, PABLO
NAVAZ ARESO, TEODORO
TELLETXEA CEDAZO, OSKAR
LARUMBE ARRIBILLAGA, ÁLVARO
RUIZ RUIZ, MARIO
2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:
ESLAVA JERICÓ, EDUARDO
ABÁRZUZA ARMAÑANZAS, MIGUEL ÁNGEL
3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izendatutako izangaiek 2026ko martxoaren 16an hartu beharko dute plazaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan.
Lanaldi partzialeko lan kontratu finkoko izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2026ko martxoaren 16an, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan.
Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2026ko otsailaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | ZAMAK MANEIATU BEHARRA |
LARUMBE ARRIBILLAGA, ÁLVARO | Irekia | 35697 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | IRUÑA–AGROFORESTAL IB | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | X | X |
MARTINCORENA EGÜÉS, ASIER | Irekia | 72050 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
RODRÍGUEZ VÁZQUEZ, PABLO | Irekia | 72051 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
RUIZ RUIZ, MARIO | Irekia | 72059 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
ORDUÑA GOLDARACENA, MARÍA CRISTINA | Irekia | 72076 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
NAVAZ ARESO, TEODORO | Irekia | 72065 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
TELLETXEA CEDAZO, OSKAR | Irekia | 72071 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | |
ESLAVA JERICÓ, EDUARDO | Irekia | 72867 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALEKOA | IRUÑA | MISTOA | | |
LOIZU MAEZTU, PABLO | Irekia | 3054 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEP. | SANTO DOMINGO ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | MISTOA | | X |
ABÁRZUZA ARMAÑANZAS, MIGUEL ÁNGEL | Irekia | 72868 | OSASUN DEP. | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALEKOA | IRUÑA | MISTOA | | |
Iragarkiaren kodea: F2602384