50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2026ko zerga. Borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez aditzera ematen zaie Deierriko udalerriko bizilagun guztiei, ibilgailuen zirkulazioaren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2026ko otsailaren 27an hasi eta 2026ko martxoaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak bizilekuetara igorriko dira, eta epe horren barnean ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2026ko martxoaren 30ean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Deierrin, 2026ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2603225