50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Aldaketa, arau honetan: 16. ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasak arautzen baitira aprobetxamendu bereziak egiteko bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egindako osoko bilkuran, gehiengoz eta hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea honako arau honetan: 16. ordenantza fiskala, zeinaren bidez tasak arautzen baitira aprobetxamendu bereziak egiteko eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean.

Iragarkia 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, onetsitako aldaketak eta indargabetzeak behin betiko onetsitzat jotzen dira, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen testua osorik:

13. artikulua gehitu da. Hona hemen haren testua:

13. artikulua. Autolikidazio-araubidea.

1. Ordenantza honetan araututako tasa guztietarako nahitaezko aurretiazko autolikidazioa ezartzen da, kasu hauetan izan ezik:

a) Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, barrak eta ostalaritza-jarduerei loturiko beste baimen batzuk.

b) Indargabetutako IV. epigrafean jasotako aprobetxamenduak.

c) Beren izaera dela-eta lizitazio publikoa behar dutenak.

2. Aprobetxamendua baimentzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharko da autolikidazioa.

3. Autolikidazioak ez du berezko eskubiderik sortzen; baimena emateko, Udalak txosten tekniko eta juridikoa egin beharko du.

4. Udalak ahalmena izanen du autolikidazioak berrikusteko eta likidazio osagarriak edo itzulketak egiteko.

Ordenantzaren eranskina osorik aldatu da, eta honela geldituko da idatzita:

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Aprobetxamendu ez-ekonomikoak.

Edukiontziak, aldamioak, hesiak, garabiak, obrako material-bilketak, salgaiak, materialak eta antzeko beste instalazio batzuk.

Tasa, metro karratuko = 0,00013*egunak² + 0,29*egunak + 0,29.

I.2. Txurro-dendak, izozki-dendak, gaztaina-saltzaileak eta lizitatu gabeko aldi baterako postuak.

Hauek sartzen dira:

–Txurro-dendak.

–Izozki-dendak.

–Gaztaina-saltzaileak.

–Barrakak.

–Etxolak.

–Saltokiak.

–Aldi baterako jarduerak, hala nola artisautza, bitxigintza eta baimendutako beste produktu batzuk.

–Udal-lizitaziorik behar ez duen aldi baterako beste edozein postu.

Tasa, metro karratuko = -0,00027*egunak² + 0,60*egunak + 0,60.

I.3. (I.2 atalean integratua).

II. epigrafea.–Industrialdeetako zutoin bakarreko kartelen neurriak eta tarifak.

Bere horretan utzi da II. epigrafearen hitzez hitzeko edukia, ez baita aldatu. (Taulen, azaleren eta tarifen eduki teknikoa, jatorrizko PDFaren arabera).

III. epigrafea.–Indargabetua.

Zutoin bakarreko publizitate-kartelak ezartzeko, lizitazio publikoko prozedurak bete beharko dira soilik.

IV. epigrafea.–Indargabetua.

Espazio publikoa modu iraunkorrean okupatzeko, jabari publikoko ondasunen emakida beharko da, lizitazio bidezkoa.

V. epigrafea.–Salbuespenak.

Salbuetsita gelditzen dira gonbidatutako enpresak eta pertsonak, baldin eta Udalak, Kirolen Udal Patronatuak, Kultura eta Kirol Alorrak, Julián Gayarre Musika Eskolak antolatutako ekitaldietara badatoz, bai eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak ere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noainen, 2026ko otsailaren 18an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2602566