50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Aldaketa 15. ordenantza fiskalean (Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko, eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako). Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko abenduaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, gehiengoz, aldaketa bat egitea 15. udal ordenantzan (Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko, eta eremu publikoa erreserbatzeko, aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako).

Iragarkia 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, onetsitako aldaketak eta indargabetzeak behin betiko onetsitzat jotzen dira, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen testua osorik:

Artikulu berri bat gehitu da:

8 bis artikulua. Zergadunen udal-errolda.

1. Elortzibarko Udalak errolda administratibo bat izanen du, eta hartan sartuko dira ordenantza honetan araututako tasaren zergadunak. Errolda hori egiteko, oinarri hartuko dira udal-erregistroetan dauden datuak, interesdunek aurkeztutako eskabide eta aitorpenetako datuak, eta administrazio-ikuskapeneko jardueretan lortutakoak.

2. Errolda tresna bat izanen da soilik, eta urteko errolda fiskala egiteko baizik ez du balioko, zeina 8. artikuluan araututa baitago. Ez da beharrezkoa izanen zergadunei banaka jakinaraztea, eta erroldan sartzeko edo hura aldatzeko administrazio-egintzei ezin izanen zaie errekurtso independenterik jarri.

3. Zergadunak erroldan egonen dira lizentzia indarrean egon bitartean. Lizentzia automatikoki luzatutzat joko da 12. artikuluarekin bat, salbu eta interesdunak baja-eskaera aurkezten badu.

4. Errolda ofizioz eguneratuko da, altak, bajak eta aldaketak hartan txertatuta, oinarri hartuta udal-erregistroan dagoen informazioa eta ikuskapen-jarduketetan lortzen dena, eta horretarako ez da beharrezkoa izanen entzunaldiaren izapidea egitea, salbu eta legez eskatutako kasuetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noainen, 2026ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2602212