50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2026rako

Urrozko Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko abenduaren 9an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak.

Jendaurrean egon dira 30 egun baliodunean, aitzinetik 2025eko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 23an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak 2026rako.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

ZERGAK:

1.–Kontribuzioa: %0,25.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

Urrozen, 2026ko otsailaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.

Iragarkiaren kodea: L2602857