2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak
Urraulbeitiko Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Erabaki hori argitara eman zen 2025eko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29an.
Jendaurreko aldia iraganik inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi dira 2026ko ekitaldiko tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (artikulu hori aldatu zen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez).
ZERGA-TASAK
–Lurraren kontribuzioa: %0,25.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,27 (zergaren gutxieneko zenbatekoa: 60 euro).
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.
–Gainbalioak:
Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatuko den koefizientea (zerga-oinarria kalkulatzeko) zera izango da: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan gehieneko koefiziente gisa ezarritakoa.
Kuota zehazteko zerga-tasa: %8,28.
TASAK
–Ura: ordenantzaren 1. eranskina:
1. 2.a) artikuluan jasotako zerbitzuak.
1.1. Kuota finkoak –hornidura–. Instalatutako kontagailuaren diametroaren arabera:
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | SEI HILEKO KUOTA |
35 mm-ra bitarte | 15,00 euro |
35 mm-tik 65 mm-ra bitarte: | 75,00 euro |
65 mm-tik gora | 150,00 euro |
1.2. Kontagailuen alokairuaren kuotak.
Hilean, kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230. zk., 1984ko irailaren 25ekoa). Barnean daude konpontze eta mantentze gastuak.
2. 2.b) artikuluan jasotako zerbitzuak.
2.1. Kuota finkoak –saneamendua, estolderia–. Hornidurarako paratu den kontagailuaren diametroaren arabera:
KONTAGAILUAREN DIAMETROA | SEI HILEKO KUOTA |
35 mm-ra bitarte | 15,00 euro |
35 mm-tik 65 mm-ra bitarte: | 75,00 euro |
65 mm-tik gora | 150,00 euro |
3. 2.c) artikuluan jasotako zerbitzua –kontsumoa–. Kuota aldakorra: prezioa, kontsumituriko m³-ko.
1. tarifa.–Etxeko erabilera etxebizitzetan eta hari lotutako erabilerak.
- 90 m³-ra arte seihilekoan: 0,35 euro/m³.
- Gainerako kontsumoa: 0,45 euro/m³.
2. tarifa.–Etxeko erabilera konbinatua.
- 90 m³-ra arte seihilekoan: 0,35 euro/m³.
- Gainerako kontsumoa: 0,55 euro/m³.
3. tarifa.–Industria eta merkataritzarako erabilera. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, eta nekazaritza eta/edo abeltzaintzako nabeak sartzen dira: 0,55 euro/m³.
4. tarifa.–Ureztatzeko erabilerak: 0,90 euro/m³.
5. tarifa.–Ur hornidura, Udalaz kanpoko toki entitateei, zisternetan egiten dena barne: 0,80 euro/m³.
6. tarifa.–Obretarako hornidura, edo zisternen bidezkoa: 0,80 euro/m³.
7. tarifa.–Ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,35 euro/m³.
Tarifa hau aplikatzeko ondoko egoera hauek guztiak gertatu beharko dira, eta behar bezala justifikatu beharko:
1. Ezkutuko ur-ihesa beharko du izan, subjektu pasiboak aurretik jakin gabe hondatuta zeudela hodiak edo neurketa ekipoak.
2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-jarioa eragin duten egintzetan, ez ur-jarioaren ondoko jarduketan.
Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur jarioa izan duen instalazioa 7 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur jarioa atzematen denetik aurrera.
3. 2.d) artikuluan jasotako zerbitzuak. Kontratazioa: 60,00 euro.
4. 2.e) artikuluan jasotako zerbitzuak. Hargune eskubideak.
4.1. Hornidura eta saneamendu sareetara hargunea egiteko eskubideak: hargunearen edo hargune deribatuaren diametroaren araberako tarifak, zeinari seinalatzen diren koefiziente zuzentzaileak aplikatuko baitzaizkio:
- 35 mm-ra bitarte: 400,00 euro.
- 36 mm-tik gora: 600,00 euro.
- Koefiziente zuzentzailea:
- Etxebizitza libreak: 0.80.
- Babes ofizialeko etxebizitzak: 0.40.
- Prezio tasatuko etxebizitzak eta eraikinak berritzea: 0.60.
- Hargune eskaerak, sareak berritzeagatik: 0.80.
- Etxebizitza, lurzatiarekin: 1.00.
- Industria, merkataritza, nekazaritzako nabea, abeltzaintzako nabea: 1.00.
- Obretarako eta behin-behineko erabileretarako harguneak: 0.20.
- Ureztatze pribatua, aisiarako baratzeak, igerilekuak: 1.20.
4.2. Bi edo erabilpen gehiagorako deribazioak dituen halako diametroko hargunea egiten den kasuetan, deribazio bakoitza hargune ezberdina bailitzan tramitatuko da, bakoitzari erabileraren kariaz dagokion koefizientea aplikatuz. Hala ere, eskatzaileak bakarrik hargune nagusia tramitatzea eskatu ahalko du, deribazioak alde batera utziz; halakoetan 1 koefizientea aplikatuko zaio.
4.3. Erregistroaren giltza diametro txikiagokoa bada, tarifa delako diametroaren gainean ezarriko da.
4.4. Uraren Ziklo Integrala arautzen duen ordenantzarekin bat, soilik hornidura sarera hargunea izateko eskubidea, edo soilik saneamendu sarera izatekoa eskatzen deneko salbuespen kasuetan, ondoko arauak ezartzen dira:
a) Hornidura sarerako hargune eskubideak: tarifaren zenbatekoa guztizkoaren %50ari dagokiona izanen da. Kasu honetan sartzen dira ureztaketarako hargunea izateko eskariak.
b) Saneamendu sarera hargune bateratua (euri-urak eta ur beltzak batera) izateko eskubidea. Tarifa estandarrak, hargunearen diametroaren arabera:
HARGUNEAREN DIAMETROA | OINARRIAK |
250 mm-ra bitarte | 200,00 |
250 mm-tik gora | 300,00 |
Oinarriei 5.1 apartatuan ezarritako koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkie.
c) Ur beltzen edo euri-uren hargunea izateko eskubideak: tarifaren zenbatekoa b) apartatuan ezartzen denaren %50ari dagokiona izanen da.
5. 2.g) artikuluan jasotako jarduerak. Egindako ikuskapen bakoitzeko: 60,00 euro.
HIRIGINTZA ESPEDIENTEAK ETA BESTELAKOAK IZAPIDETZEA
ERANSKINA.–HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOAK
I. epigrafea.
Udal Planen, Plan Partzialen edo Antolamenduko Plan Berezien aldaketak tramitatzea: 150 euro.
II. epigrafea.
Lerrokaduren azterlanak, unitatearen mugaketak, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea: 80 euro.
III. epigrafea.
Birpartzelazioak izapidetzea: 80 euro.
IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea.
Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,5 izanen da.
V. epigrafea.
Hondamen egoeraren espedientea: 100 euro.
VI. epigrafea.
Lur banantzeak tramitatzea: 40 euro.
VII. epigrafea.
Hirigintzako argibide eskaerak: 40 euro.
Hirigintzaz kanpoko lizentziak tramitatzea
VII. epigrafea.–Jarduerarako lizentziak.
1. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: 240 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 584 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
2. 4/2005 Foru Legearen 4D eranskineko jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: 360 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
3. 4/2005 Foru Legearen 4A, 4B, eta 4C eranskinetako jarduerak irekitzeko lizentzien tasak: 600 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 492 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
4. 4/2005 Foru Legeko jarduera kaltegabeetarako lizentzien espedienteen tasak: 146 euro Gestión Ambiental de Navarrak egindako txosten bakoitzeko eta 300 euro teknikariak txostena prestatzeko bisita egiten duen aldiro.
Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.
Kasu bakoitzeko txosten teknikoaren kostua epigrafean adierazitako zenbatekoa baino handiagoa bada, zenbateko berean gehituko da tasa.
IX. epigrafea.
Jarduera lizentzien, irekitzeko lizentzien eta gainerako beste batzuen gaineko kontsultak: 40 euro.
X. epigrafea.
Katastroa aldatzeko espedienteak, kartografia berria behar dutenak eta katastroaren edo lizentzia bidez baimendutako hirigintzako jarduketaren akats baten ondorio ez direnak: 360 euro.
XI. epigrafea.
Ezkontzak: 60 euro.
Artiedan, 2026ko otsailaren 12an.–Alkateordea, Francisco Javier Iriarte García, eskuordetuta.
Iragarkiaren kodea: L2602201