2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Akats zuzenketa, 2026ko lan-egutegian eta egun baliogabeen deklarazioan
Alkatearen 2026ko otsailaren 3ko 2026-0008 Ebazpenaren laburpena argitaratu zen 2026ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 24an. Ebazpen horren bidez onetsi zen Untzueko Udalaren 2026ko lan-egutegia eta deklaratu ziren epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak.
Ikusi da badela akats material bat ebazpen horretan; beraz, aldatzen da alkatearen 2026ko otsailaren 24ko 2026-0020 Ebazpenaren bidez, hots, 2026ko urriaren 12a gehitu da jaiegun gisa ebazpen horren lehen puntuan.
Untzuen, 2026ko otsailaren 24an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2602929