50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Errentamendua, enkante publiko bidez, Zenboraingo Kontzejuaren eskorta zaharrarena

Untzitiko Udalak, 2026ko otsailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, Kontzejuaren eskumenen eskuordetzaren bidez, Zenboraingo Kontzejuaren eskorta zaharra errentan ematea, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoan. Untzitiko 9. poligonoko 201. lurzatian kokatuta dago.

Lizitazioaren aurrekontua urteko 2.000 eurokoa da (BEZik gabe).

Proposamenak Untzitibarko Udalaren Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Tomás kalea 5, Urrotz-Hiria, Nafarroa), 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Nafarroako Kontratazioaren Atarian, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan eta Kontzejuaren iragarki-taulan, herritarrek jakin dezaten.

Baldintza-agiria Untzitibarko Udalaren egoitza elektronikoan kontsultatzen ahal dute hala nahi dutenek, baita udaletxeko bulegoetan ere (Urrotz-Hiria).

Untzitin, 2026ko otsailaren 20an.–Udalburua, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2602803