50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2026rako karga-tasak

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko abenduaren 9ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026rako karga-tasak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun balioduneko epean, 2025eko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratu ondoan, abenduaren 30ean, eta jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik egin gabe. Hortaz, behin betiko onetsi dira karga-tasak, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lehena.–2026rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

a) %0,25eko karga-tasa ezartzea lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %4ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.

c) 1,30eko indizea ezartzea gutxieneko kuoten gainean, ekonomia-jardueren gaineko zergarako.

d) %14,49ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, eta erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2025erako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Bigarrena.–Agintzea ezen dagokion iragarkia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tebas-Muru Artederretan, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2602324