50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Ehizari buruzko Foru Legea), aditzera ematen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela, Jaizko Udalaren bulegoetan, tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektuaren espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

–Barrutian sartu beharreko mugarteak:

  • Toki entitate:
    • Gesalazko Udala: Arzotz (607,31 hektarea).
    • Gesalazko Udala. Biguria (218,75 hektarea).
    • Gesalazko Udala: Iruxo (133,05 hektarea).
    • Muezko Kontzejua (307,15 hektarea).
    • Jaizko Udala (1417,58 hektarea).

Jaitzen, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2602409