2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Zirkulazioaren gaineko 2026ko udal-zerga. Borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie 2026ko apirilaren 8an bukatuko dela 2026ko zerga hau borondatez ordaintzeko epea: trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, zirkulazioaren gaineko udal-zerga.
Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatezko epearen azken egunean, hots, 2026ko apirilaren 8an.
Helbideratu gabeko ordainagiriak udal-bulegoetan ordaindu beharko dira, txartel bidez, edo Ribaforadako edozein banku-sukurtsaletan (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander).
Epe hori iragandakoan, Agentzia Exekutibora igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Ribaforadan, 2026ko otsailaren 9an.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2601968