2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PIEDRAMILLERA
Akats zuzenketa, 2026ko karga-tasen behin betiko onespenean
Piedramillerako Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez duenez erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkeztu, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.
Ikusi da badela akats bat 2026ko karga-tasen behin betiko onespenari buruzko iragarkian (2026ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an), zeren berriro argitaratu baitzen hasierako onespenaren testua, behin betiko testuaren ordez. Beraz, hona hemen zuzenketa, aipatu iragarkiak izan behar zuen testuarekin:
Honako hau dioen tokian:
"2026ko karga-tasak. Hasierako onespena.
Piedramillerako Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko karga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki-erakundearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, epe horretan bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean".
Honela behar du:
"2026ko karga-tasak. Behin betiko onespena.
Piedramillerako Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.
Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.
Jendaurrean egoteko aldia iraganik, inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.
1.–%0,20 karga-tasa ezartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
2.–%0,80ko karga-tasa ezartzea landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.
3.–1 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.
4.–%3ko karga-tasa ezartzea eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko.
5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, aplikatuko dira 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko ehunekoak.
Erabaki hauek 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean".
Piedramilleran, 2026ko otsailaren 24an.–Alkatea, María Inés Acedo Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2602915