2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa, "Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia" plan partzialean (UI-II-ko S1 sektorea, 7. poligonoko 2648., 2649. eta 2650. lurzatiak). Hasierako onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 16an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 16-FEB-26 (3/UV).
Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak agiri bat aurkeztu du, izapidetu dadin, "Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia" plan partzialeko determinazio xehatuak aldatzeko (UI-II-ko S1 sektorea, 7. poligonoko 2648., 2649. eta 2650. lurzatiak).
Zenbait errekerimendu zuzendu ondoren, hasiera batez onetsi nahi den dokumentua aurkeztu da.
Espedientean sartu dira Udalaren Hirigintza Gerentziako Planeamendu Zerbitzuaren txostena eta gerentzia horretako legelariaren txostena, biak ala biak 2026ko otsailaren 6koak.
Horiek horrela, honako hau erabaki da:
1. Hasiera batez onestea "Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia" plan partzialeko determinazio xehatuak aldatzeko agiria (UI-II-ko S1 sektorea, 7. poligonoko 2648., 2649. eta 2650. lurzatiak). Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak sustatu du aldaketa.
2. Agiria jendaurrean jartzea eta entzunaldia ematea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.
3. Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webguenan eta iragarki-taulan, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.
4. Jendaurrean egoteko epea hasiko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.
5. Agintzea espedientea jendaurrean jar dadila Udaleko Hirigintza Gerentziaren bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren webgunean ere (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).
6. Behar diren txostenak eskatzea, administrazio-espedientean sartzeko.
7. Erabaki hau jakinaraztea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari (Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua).
Iruñean, 2026ko otsailaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2602341