2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa Udal Planean, Donapean. Behin-behineko onespena
Iruñeko Udalak, 2026ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 5-FEB-26 (3/CU).
Iruñeko Udalak, 2025eko maiatzaren 8ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea Iruñeko Udal Planean (Donapea), Iruñeko Udalak sustatua, eta argitara eman zen 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean, tokiko prentsan, webgunean eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, hirigintzako izapideak eta ingurumen-ebaluazio estrategikoa egiteko.
Dokumentua jendaurrean jarri zen berriz, argitara eman ondoan 2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28an, tokiko prentsan, webgunean eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan.
Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusiak urtarrilaren 20an emandako 26E/2026 Ebazpenaren bidez, ingurumen-adierazpen estrategikoa egin zen Iruñeko Udal Plan Orokorraren aldaketaren (Donapea) gainean, eta adierazpen horretako zehaztapenak kontuan hartu behar dira dagozkion garapen- eta kudeaketa-tresnetan.
Orobat, espedientean sartu dira nahitaezko txosten sektorialak.
Jendaurreko aldian, izapidetzeko agiriari zenbait alegazio egin zitzaizkion, eta idazketa-taldeak alegazio horiek aztertu zituen; hala, 2026ko urtarrilaren 12an entregatu ziren alegazioei emandako erantzuna eta behin-behineko onespenaren agiria, jasotako txosten sektorial guztietako zehaztapenak bilduta.
Espedientean jasota daude Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren eta legelariaren txostenak (biak dira 2026ko urtarrilaren 21ekoak), bai eta Iruñeko Osoko Bilkuraren idazkariaren txostena ere (2026ko urtarrilaren 31koa).
Horrenbestez,
ERABAKITZEN DA:
1. Onestea alegazioei erantzuna emateko txostena, idazketa-taldeak 2026ko urtarrilaren 12an egina eta sinatua.
2. Behin-behinean onestea Iruñeko Udal Planaren aldaketa egituratzailea (Donapea), Iruñeko Udalak sustatua.
3. Adieraztea ezen ingurumen-azterketa estrategikoan jasotako ingurumen-babeserako irizpideak bete beharko direla hirigintza-jarduketa garatzean, eta azterketa horretan zehaztutako neurri guztiak aplikatu, prebentziokoak, zuzentzekoak nahiz konpentsatzekoak, baita hirigintza-jarduketaren ingurumen-integrazioa hobetzeko ezarritako baldintzak ere. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusiak urtarrilaren 20an emandako 26E/2026 Ebazpenarekin, haren bidez egin baitzen planaren ingurumen-adierazpen estrategikoa.
4. Idazketa-taldeari eskatzea planoak "shape" formatuan aurkez ditzala, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzian, 10 eguneko epean. Orobat, sustatzaileak eginbide bat aurkeztu beharko du, adierazten duena plano horiek behin-behinean onesteko aurkeztutako berberak direla, espediente osoa Nafarroako Gobernuari helarazteko xedez, behin betiko onets dezan.
5. Ohartaraztea ezen, agiria behin betiko onesteko, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostena sartu beharko dela espedientean.
6. Espedientearen, behin-behinean onetsitako agiriaren eta planoen ("shape" formatuan) kopia bat igortzea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, hirigintza-agiria behin betiko onets dezan.
7. Erabaki hau alegatzaileei jakinaraztea, eta alegazioei erantzuteko txostena helaraztea.
8. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2026ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2602062