50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Eskaera, herri-larreak aprobetxatzekoa, zuzeneko adjudikazioaren modalitatean

Olaztiko Udalak, 2026ko otsailaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesa duten herritarrek eskaerak aurkez ditzaten, behar den dokumentazioarekin batera, adjudika dakien Olaztiko herri-lareen aprobetxamendua, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren modalitatean. Interesa duten herritarrek baldintza batzuk bete beharko dituzte, hots, Olaztiko Udalaren herri-larreen aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezarrita daudenak. Hori guztia, bat etorriz aipatu udal ordenantzaren 16.1, 17. eta 31. artikuluarekin.

Olaztin, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2602786