2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZE
2026rako zerga-tasak
Nabaskozeko Udalak, 2026ko otsailaren 19an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen honako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek ezartzea 2026ko ekitaldirako:
2026rako zerga-tasak
–Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4,5eko tasa.
–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak: karga-tasa bakarra ezartzea balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan, %16koa.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: indarrean dagoen tarifa ofiziala aplikatuko da.
2026ko tasak eta prezio publikoak
–Honako hauek tramitatzeagatik: hirigintzako udal-plana aldatzeko espedienteak, hiri-jarduketarako plan bereziak, plan berezi independenteak eta plan partzialak: 150,00 euro.
Honako hauek tramitatzeagatik: xehetasun-azterketen espedienteak, exekuzio-unitateen aldaketak, urbanizazio-proiektuak, birpartzelazio-proiektuak, konpentsazio-batzordeen estatutuak, hirigintza-hitzarmenak eta antzekoak: 100,00 euro.
Nabaskozen, 2026ko otsailaren 19an.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L2602871