50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Muruzabalgo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2025eko azaroaren 26an egindako batzarrean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2026rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori argitara eman zen 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.

ZERGAK

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,23ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,917ko tasa.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Karga-tasa bakarra ezartzea balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %13.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

Muruzabalen, 2026ko otsailaren 17an.–Udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2602494