50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2025eko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2025eko aurrekontuaren 3. eta 4. aldaketen hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi dira, eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

3/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

–Kreditu-gehigarria:

  • 1.4320.6000001 gastu-partida.–Harrera eremuak egokitzeko eta sortzeko obrak: 14.694,27 euro. Gastu handiagoa.

–Zeren bidez finantzatua:

  • 1.7508008 sarrera-partida.–Turismo Departamentuaren dirulaguntza: 11.020,70 euro. Diru-sarrera handiagoa.
  • 1.87000 sarrera-partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.673,57 euro.

4/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

–Aparteko kreditua:

  • 1.4320.6000002 gastu-partida.–Harrera eremuko obra osagarriak: 38.200,00 euro.

–Zeren bidez finantzatua:

  • 1.87000 sarrera-partida.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 38.200,00 euro.

Luzaiden, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2602529