2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Tasak, Lesakako Andra Mari egoitzan jantoki-zerbitzua emateko. Behin betiko onespena
Udalak, 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea ordenantza fiskaletan, 2026ko tarifak finkatzeko.
Erabaki hori jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, ediktuak argitara eman ondoan Udalaren iragarki-taulan eta 2026ko 8. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 13an.
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik egin. Beraz, espedientea behin betiko onetsi da, eta osorik argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz.
Onetsitako prezioak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean.
Behin betiko onespen honen aurka errekurtso hauek jartzen ahal dira:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hark eman baitu egintza, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Lesakan, 2026ko otsailaren 12an.–Alkatea, Ladis Satrústegui Alzugaray.
1.–LESAKAKO ANDRA MARI EGOITZAKO JANTOKI-ZERBITZUA EMATEKO TASAK
Etxez etxeko otordu zerbitzua, garraiorik gabe | 7,00 euro menu bakoitzeko |
Etxez etxeko otordu zerbitzua, garraioarekin | 9,00 euro menu bakoitzeko |
Iragarkiaren kodea: L2602916