50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026rako

Legardako Udalak, 2025eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea 2026rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Erabaki hori 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita gelditu da aipatu aldaketa; beraz, argitara ematen da haren testu osoa.

ZERGAK

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,267ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,50eko tasa.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

0 isuriko ibilgailuen zerga-hobariak:

a) Zergaren kuotaren gaineko %100eko hobaria, hobaria eskatu eta hurrengo zergaldian.

b) Zergaren kuotaren gaineko %75eko hobaria, %100eko hobaria aplikatu ondoko zergaldian.

c) Zergaren kuotaren gaineko %50eko hobaria,%75eko hobaria aplikatu ondoko zergaldian.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Hilerriko tasak:

KONTZEPTUA. ERABILTZEKO ESKUBIDEA

ZENBATEKOA

Ehorzketak, lurrean

200,00 euro

Gorpuzki erraustuen ontziak ehorztea

200,00 euro

Hobitik ateratzea

200,00 euro

Lehen okupazioko lizentziaren tasa:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Eraikinen lehen erabilera

250,00 euro bizitegiaren unitate bakoitza

Lizentzia behar ez duten lokalak

136,00 euro 200 m² bakoitzeko

Legardan, 2026ko otsailaren 17an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L2602407