2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Alkatetzaren otsailaren 10eko 05/2026 Ebazpenaren bidez, Garazi Remon Ibarra zinegotziaren esku utzi da 2026ko martxoaren 14an egitekoa den ezkontza zibila egiteko ahalmena.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Etxalarren, 2026ko otsailaren 10ean.–Jarduneko alkatea, Leire Olagarai Goienetxe.
Iragarkiaren kodea: L2602093