50. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Eratsungo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hauek saltzeko:

Lote bakarra, Azako mehaka, Kamio zelai (pagoak) eta Intsusti (haritz gorria) alderdietan. Haren ustiapena baimendu zen Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 3ko 153/2025 Ebazpenaren bidez. Hona hemen lotearen ezaugarriak:

a) Pagoa (Fagus sylvatica): 5.134,62 m³ enbor txiki eta 2.200,55 m³ egur, guztira 145.236,28 euroan zenbatetsiak.

b) Haritz gorria (Quercus rubra): 125,36 m³ enbor txiki eta 232,81 m³ egur, guztira 11.730,29 euroan zenbatetsiak.

Beraz, lotearen guztizko zenbatespena 156.966,57 eurokoa da (BEZik gabe).

Lehen enkantea eman gabe gelditu baitzen, aprobetxamendu honen enkante publikoa eginen da balioaren %10eko beherapenarekin; beraz, 141.269,91 euroan (BEZik gabe), lehendik onetsitako gainerako baldintzak aldatu gabe.

Gutun-azal itxian aurkeztuko dira proposamenak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, Eratsungo Udaleko Erregistroan, haren egoitza elektronikoan (https://eratsun.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarrean dagoen araudian jasotako beste edozein bitarteko baliatuz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 15 egun naturaleko epean. Proposamenekin batera, aurkeztu beharko da lizitazio-prezioaren %2ko gordailuaren frogagiria (hau da, 2.825,40 euro), fidantza gisa.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Eratsungo Udalaren bulegoetan.

Eratsunen, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2602323