2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua
Arroizko Udalak, 2026eko otsailaren 10ean egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen tokiko ehiza-barruti bat eratzeko proiektua.
Barrutian sartu beharreko lurrak: udal-mugarte osoa.
Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea), aditzera ematen da proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela udal-bulegoetan, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.
Arroitzen, 2026ko otsailaren 16an.–Alkatea, Antonio Angel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2602373