2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
2026ko lan publikoaren eskaintza
Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2026ko otsailaren 6an egin bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Bat etorriz administrazio kontrataziorako zehaztutako epeekin, zeinak jasota baitaude abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea) eta ekainaren 4ko 7/2025 Foru Legean (Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituen Foru Legea), eta bat etorriz, halaber, plantilla organikoan dauden plaza hutsekin.
Kontuan hartuta lan publikoaren eskaintza onestea alkatetzari dagokiola –bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan xedatzen denarekin–, edo eskumena eskuordetu zaion organoari (aipatu legearen 21.3 artikulua), sindikatuekin negoziazio-mahaian negoziatu ostean, Gobernu Batzarrari honako erabaki hau hartzea proposatzen zaio:
ERABAKITZEN DU:
1. Onestea 2026ko lan publikoaren eskaintza. Honako plaza hauek ditu:
1.–Kirol Alorra:
–Kirol teknikarien lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikoan, B mailakoa, plantilla organikoan 24001 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.
2.–Hirigintza Zerbitzuen Alorra:
–Administrari-ofizialen lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikoan, C mailakoa, plantilla organikoan 31003 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.
–Lorategiko langileen lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikoan, C mailakoa, plantilla organikoan 36103 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.
–Lorategiko ofizialen lanpostuaren 2 plaza huts, funtzionarioen araubide juridikoan, C mailakoak, plantilla organikoan 36101 eta 36103 zenbakiak dituztenak, lanaldi osoan aritzeko.
3.–Kultura-Euskara Alorra:
–Kultura teknikarien lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikoan, B mailakoa, plantilla organikoan 23001 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.
4.–Antolaketa/Giza Baliabideen, Araubide Juridikoaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren Alorra:
–Administrazio publikoko teknikarien (Giza Baliabideak) lanpostuaren plaza huts bat, funtzionarioen araubide juridikoan, A mailakoa, plantilla organikoan 110001 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko.
2. Lan publikoaren eskaintza argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bai eta egoitza elektronikoan ere. Halaber, Udalbatzari jakinaraziko zaio egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
3. Erabakiaren berri ematea gaur egun enplegu publikoaren eskaintzaren xede diren lanpostuak betetzen dituzten aldi baterako langileei.
4. Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Zizur Nagusian, 2026ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2602463