1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko otsailaren 18an hartua, Kolonbiako Fundación Vasco-Navarra de Antioquia delakoa kanpoko nafar komunitate gisa aitortzen duena eta Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren bigarren atalean inskribatzen duena 0008 zenbakiarekin.
Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legearen 8.4 ezarritakoaren arabera, entitate bat kanpoko nafar komunitate gisa aitortzea erabaki baten bidez eginen du Nafarroako Gobernuak, Nafar Komunitateen Kontseiluak aldez aurretik txostena eginda, entitate interesdunak eskatuta. Foru-lege beraren 8.5 artikuluan, orobat, ezarrita dago kanpoko nafar komunitateak ofizioz inskribatuko direla Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialean.
2024ko azaroaren 1ean, urriaren 16ko 90/2024 Foru Dekretuak indarra hartu zuen. Haren bidez, kanpoko nafar komunitateak aitortzeko prozedura zehaztu zen, bai eta haien erregistro ofiziala ere. Erregelamenduzko testu horren 25. artikuluak ezartzen du ezen Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren xedea dela ofizioz inskribatzea komunitate, etxe, biltoki edo zentro nafar edo euskal-nafarrak, kanpoan dauden nafar komunitate birtualak eta federazioak, Kanpoko Nafar Herritarrekiko Harremanei buruzko otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legearen babesean aitortuak.
Ikusirik Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuaren aldeko txostena, non, alde batetik, adierazten baita erakunde eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioa zuzena dela, eta bestetik, proposatzen baita Kolonbiako Fundación Vasco-Navarra de Antioquia delakoa kanpoko nafar komunitate gisa aitortzea eta 0008 zenbakiarekin inskribatzea Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren bigarren atalean.
Ikusirik Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak, Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko idazkari gisa, emandako txostena, zeinean ziurtatzen baita kontseilua ados dela Kolonbiako Fundación Vasco-Navarra de Antioquia delakoa kanpoko nafar komunitate gisa aitortzearekin.
Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta, Nafarroako Gobernuak,
ERABAKITZEN DU:
1. Kolonbiako Fundación Vasco-Navarra de Antioquia delakoa (identifikazio zenbakia: 901771178) kanpoko nafar komunitate gisa aitortzea.
2. Kolonbiako Fundación Vasco-Navarra de Antioquia delakoa Kanpoko Nafar Komunitateen Erregistro Ofizialaren bigarren atalean inskribatzea 0008 zenbakiarekin.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Erabaki hau Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzura igortzea, haren berri izan dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Erabaki hau Kolonbiako Fundación Vasco-Navarra de Antioquia fundazioari jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honek administrazio-bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela aipatutako jurisdikzio-ordenaren organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.
Iruñean, 2026ko otsailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2602593