1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko otsailaren 18an hartua, zeinaren bidez bi toponimo hauen forma ofizialak onesten baitira Aiegiko udal-mugartean: Cercado de la Huerta Nueva eta Cascajada.
Euskararen Foru Legearen 8. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko toponimoak zehaztea.
Irene Canalejo Lasarte andreak, C. Larrainzar SAC eta Bodegas Pago de Larrainzar SL sozietateen ordezkari gisa, eskaera bat aurkeztu zuen 2025ko azaroaren 7an, toponimo berri honen forma ofiziala onesteko Aiegiko udal-mugartean: Cercado de la Huerta Nueva. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu da eta kontsulta egin zaio Euskaltzaindiari, eta egoki iritzi zaio izen hori ofizialtzeari. Orobat, dokumentazioan ageri den beste toponimo honen forma ofiziala ere onetsiko da: Cascajada.
Espedientean jasota dago Aiegiko Udala ados dagoela.
Horiek horrela, bada, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,
ERABAKITZEN DU:
1. Aiegiko udal-mugartean dauden toponimo hauen ofizialtzea onestea: Cercado de la Huerta Nueva eta Cascajada.
2. Toponimo horiek sartzea Nafarroako toponimia ofizialaren datu-basean.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki hau igortzea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta jakinaraztea Irene Canalejo Lasarte andreari, Aiegiko Udalari eta Euskaltzaindiari, dagozkion ondorioak sor ditzan.
Iruñean, 2026ko otsailaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2602594