6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
ERRIOXA JATORRI DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA
01/2026 ofizio zirkularra. 2025eko mahats-bilketako mahatsa babesteko eskaerak aurkezteko epea
Erakunde honen erregistroan izena emandako ardandegiek elaborazioa amaituta eta elaborazioaren nahitaezko aitorpena aurkeztu ondoren, elaborazio aitorpenari buruzko balidazio txostena emateko ohitura formala dago, behar bezala jakinarazteko, besteak beste, ardandegi bakoitzaren mahatsetik edo haren hornitzaileen mahatsetik zenbat gelditu den "Errioxa" Jatorri Deitura Kalifikatuak ematen duen babesetik kanpo, eta, beraz, babesetik kanpo jo daitezen horiekin egindako ardoak, baita egoera berean dauden bolumenak ere, eraldaketaren gehieneko portzentajeak aplikatzearen ondorioz gertatu diren gehiegizko bolumenak direlako. Txosten horretan zehaztu egiten da, halaber, babestu gabeko mahatsak zein nekazarirenak diren.
Aurreko informazioa gorabehera, Kontseilu Arauemaileak uztari buruzko aitorpena balidatzeko txosten bat ere egin ohi du geroago, jakinarazteko bertako mahastien titular guztiei, baldin eta deklaratu badute "Errioxa" Jatorrizko Deitura Kalifikatuan inskribaturik dauden mahastietako mahatsa bildu dutela babes horren peko ardoa egiteko, batetik, ardandegietan zenbat kilo mahats entregatu diren guztira, eta bestetik, zenbat kilo geldituko diren deituraren babesik gabe; hori guztia uztari buruzko nahitaezko aitorpena egin ondoren.
Aurreko bi txosten horiek baliagarriak dira babestu gabeko mahatsa duten titularrek kontrako argudioak edo kexak aurkez ditzaten Kontseilu Arauemailean, administrazio prozedura erkidea erabiliz.
Aurrekoa gorabehera, ardandegien funtzionamendua zentzuzkoa izan dadin, beharrezkoa da zehaztea, ardoa egin eta ahal den azkarren, zenbat ardo dagoen babestuta eta zenbat babesik gabe, eta haien betebeharra da instalazioetatik kentzea kalifikazioaren menpe ez dauden ardoak edo egin eta hurrengo urteko maiatzaren 31 baino lehen babesa lortu ez dutenak (PG013-Kalifikazioaren prozedura orokorra).
Gai horri dagokionez, egiaztatu da desegokia dela mahatsaren babesari buruzko eskaerak aurkeztea mahats horrekin egindako ardoak kalifikazio prozesua gainditu ondoren, edo gainditu gabe, edo, are gehiago, ardandegietatik kendu ondoren. Hori dela eta, komeni da kontrajartzerako prozedura fede-emaile bat ezartzea, laguntza emateko eta, horrekin batera, Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren babesa, baina denboran mugatua, segurtasun juridikoagatik, besteak beste.
Adierazitakoaren ondorioz,
Mahastien titularrei jakinarazten zaie ezen, iragarki honen egunean, Kontseilu Arauemaileak titularrei bidali dizkiela elaborazio aitorpenari buruzko balidazio txosten guztiak eta uztari buruzko aitorpena balidatzeko txosten guztiak. Orobat, hamar egun naturaleko epe orokorra ematen da, txosten horiek igortzen direnetik hasita, "Errioxa" Jatorri Deitura Kalifikatuak mahatsa babestearekin zerikusi zuzena edo zeharkakoa duten eskaerak aurkezteko. Erakunde honen egoitzan kopia bat izanen dute eskuragarri txostenak jaso ez dituztenek.
Eskaerak aurkezteko denbora-muga horrekin bat, ez dira inola ere onartuko 2026ko martxoaren 31z geroztik aurkezten direnak.
Aditzera ematen dugu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Logroñon, 2026ko otsailaren 27an.–Kontseiluko burua, Raquel Pérez Cuevas.
Iragarkiaren kodea: E2603230