2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko abenduaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zen 2026ko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Behar ziren iragarkiak argitaratu ziren 2026ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 26an, eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko jotzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten, argitaratu eta 15 egun balioduneko epean.
Jendaurreko aldian ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, haren laburpena argitara ematen da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 81.505,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 248.265,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.400,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 290,00 euro.
5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 331.460,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 331.360,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 0,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 331.460,00 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Erripan (Odieta), 2026ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2602613