49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2026ko otsailaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan egonen da ikusgai (San Salbatore kalea 11, behea, Tafalla), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide).

Ez badu inork erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia bukatutakoan.

Tafallan, 2026ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2602615