49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Irunberriko "San Isidro" Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 22an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontua.

Erabaki hori 2026ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an.

Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hortaz, argitara ematen da aurrekontuaren laburpena, kapituluen araberakoa, lege horren 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.519.522,12 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 29.000 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 4.548.522,12 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 3.318.704,81 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.207.933,31 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.479,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 20.405,00 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 4.548.522,12 euro.

Mankomunitatearen aurrekontua betearazteko oinarriak egintza berean onetsi ziren, eta espedientean daude.

Irunberrin, 2026ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Begoña Gogorcena Marín.

Iragarkiaren kodea: L2602595