49. ALDIZKARIA - 2026ko martxoaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2026ko otsailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, 2026ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko 2026ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–2026rako lan-egutegia.

2026ko lan-egutegia onestea Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Martxoaren 19a.

–Apirilaren 2a.

–Apirilaren 3a.

–Apirilaren 6a.

–Maiatzaren 1a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 2a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 4a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta lehen xedapenean adierazitako jaiegunak. Gainera, egun baliogabetzat jotzen diran martxoaren 20a eta abenduaren 7a, 24a eta 31.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Mankomunitateko bulegoak 9:00etatik 14:00etara arte egonen dira irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordu da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta honela banatuko da: astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 22 orduko poltsa izango du, urteko lanaldiaren banaketa doitzeko. Gainera, urtean sartutako gehiegizko ordu kopuruagatik bakoitzak ordu poltsa sortuko du. Ordu hauek era librean hartuko dira, beti ere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzu eginkizunei begiratuta.

Etxarri Aranatzen, 2026ko otsailaren 12an.–Lehendakaria, Silbia Sesma Nazabal.

Iragarkiaren kodea: L2602316